Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
26 urteko beste euskaldun bat zaurituta

Bi bizkaitar gazte hil dira auto-istripu batean Bolivia hegoaldean

EFE - 2017(e)ko uztailaren 10a, astelehena - 20:10etan eguneratua

Poliziak gaur adierazi duenez, bi bizkaitar gazte hil dira Boliviako hego-mendebaldean eta beste bat zaurituta geratu da, natura-erreserba baten eta Uyuniko gatz-lautadaren artean beren autoa irauli ondoren.

LA PAZ. Istripua igandean gertatu zen, Puerto Chubica herritik gertu. Eduardo Abaroa parketik Uyunara bidaiatzen zeudela, beren lur orotarako ibilgailuak itzulipurdi bat eman zuen.

Potosíko Poliziako komandanteak, Iván Quiroz koronela, EFE-ri jakinarazi dionez, ibilgailua lur malkartsuetatik zebilen eta bidea estu samarra zen iraulketa gertatu zenean maniobra txar baten erruz.

Polizia jefeak esan duenez, bi hildakoak ibilgailuaren goiko partean zeuden. Biak, 26 eta 27 urtekoak, Bizkaikoak ziren.

Gorpuak La Paz-era eraman zituzten eta bertan Espainiako enbaxada tramiteetan dabil aberriratzeko.

Ibilgailu berean 26 urteko beste euskaldun bat zioan eta eskubiko ukondo eta besaurrean traumatismoak ditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902