Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Antzizarreko langileen grebaren auzia, irekita

Joan den astean hiru egunez kiroldegia itxia egon zen langileen lanuztegatik

M. Aranburu - 2017(e)ko uztailaren 9a, igandea - 06:12etan eguneratua

Antzizar Kiroldegiko langileak inguruko guneetan jarri ziren grebaren arrazoiak azaltzen.

Galería Noticia

Antzizar Kiroldegiko langileak inguruko guneetan jarri ziren grebaren arrazoiak azaltzen.

beasain- Beasaingo Antzizar kiroldegia joan den astean hiru egunez itxita egon zen, bertako langileek egin zuten greba edo lanuztearen ondorioz. Gaiak hautsak harrotu ditu herrian eta alderdien artean “eztabaida” ere sortu du. Langileak “haserre” agertu dira, izan ere, adierazi dute enpresa hi-tzarmenaren negoziazio prozesuan bete-betean dauden bitartean, “Beasaingo Udalak eta kiroldegia kudeatzen duen Masquatro enpresak udalekuen zerbitzua azpikontratatzea” erabaki dutela.

Gauzak horrela, Beasaingo EH Bilduk ohar bidez jakinarazi du bere iritzia eta ikuspuntua. Hasteko, lanuztea dela eta kiroldegia itxita egoteak Beasaingo “herritarrak zerbitzu gabe” gelditu direla nabarmendu nahi izan du eta hainbat eskaera ere luzatu dizkiote Udalari. Esaterako, koalizioak uste du kiroldegiko auzian Udala gai honetan “bitartekari lanak egitera behartuta” dagoela eta langile eta enpresarekin batera, “arazoari irtenbiderik hoberena aurkitzeko borondatea” jarri behar duela.

Horregatik, EH Bilduk Udal gobernuari “lanean hasteko” eskatu dio: “utz ditzala behingoz alde batera aitzakiak eta gaiari heldu diezaiola. Lanerako prest dago-enean gure laguntza edukiko dute zalantzarik gabe”, gaineratu dute.

Udal gobernuaren jarrera ere salatu du alderdiak, esanez, “benetan larria” iruditzen zaiela egoera. Hala adierazi dute: “ezin da onartu langileak eta enpresa hitzarmena negoziatzen ari diren bitartean, azken honi zerbitzua azpikontratatzen uztea”. Erabaki hori “langileen negoziazio ahalmena murrizteko intentzio bakarrarekin egiten denean, nahiz eta legala izan, hori erabat lotsagarria” dela ere gaineratu dute taldekideek.

Horrekin batera EH Bilduk bere desadostasuna azaldu du Udal gobernua izaten ari den jarrerarekin eta hartzen dituzten erabakiekin: “ez zaigu onargarria irudi-tzen egoera honen aurrean udal gobernuak ez ikusiarena egin eta arazoa enpresa pribatu eta langileen artekoa dela esatea”. Koalizioak gaineratu du Udala dela herritarrei zerbitzua eskaintzen duela eta hori bermatzearen arduraduna ere bai.

udalbatzako gaiaEkaineko udalbatzan ere landu zuten gaia. Horrela, bertan izan ziren Antzizar kiroldegiko langileak eta hitza hartu zuten Beasaingo alkateari, Aitor Aldasoro, eskatzeko harremanetan jartzeko enpresarekin. Alkateak argitu zuen haiek ez direla jarriko “Masquatro enpresaren eta langileen artean”. Hala, “elkarrekin hitz egiteko” eskatu zien Aldasorok. Argi utzi zuen alkateak kiroldegiari dagokionez Udalaren ardura eta erantzukizuna dela bertako kalitatezko zerbitzua eskaintzen dela “ziurtatzea”. “Langileekiko duen konpromisoa, lan baldintza egokiak bermatzen zaizkiela ziurta-tzea da”, berretsi zuen Aldasorok. Honela, gogora ekarri zuen Udalak Masquatro enpresarekin kontratu bidezko harremana duela, eta kontratuan adostutako betetzen dela, honenbestez, “eskaintzen diren zerbitzuen jarraipena emateko erantzukizuna du udalak, gainon-tzeko zerbitzu guztiekin duen esleipen bidezko kontratuekin bezala: kale garbiketa, lorategiak, ongizate saileko eguneko zentroa, eta abar”, esan zuen alkateak.

Kiroldegiaren egoerari buruz ere hitz egin zuen Aldasorok: “kiroldegiak eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea bertan egiten diren inbertsioei lotua dago”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902