Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

EH Bilduk txakur parkeak txalotu ditu

Astigarragako oposizioak beraiek aurkeztutako proposamena izan dela adierazi du

2017(e)ko uztailaren 9a, igandea - 06:12etan eguneratua

Astigarraga- Txakur parkeen erabilera zehazteko, abereak eduki eta babesteko udal ordenantzaren aldaketa aho batez onartu zen martxoan. Aste honetan, Astigarragako EH Bilduk ohar bat kaleratu du non positiboki baloratzen duen herrian txakur parkeak egokitzea. Hala ere, gogorazi zuen egitasmo hau beraiek legealdi bukaeran abian jarri zutela.

Bestalde, adierazi dutenez, hamahiru alegazio aurkeztu zituen EAJren proposamena hobetzeko. “Alegazio hauek hainbat txakur jabeekin bildu ostean landutakoak izan dira”, argitu dute.

Beraien ustez, onartu den alegazio garrantzitsuena, txakurrak libre ibiltzeko guneak egokitzearena izan da. Horretarako herrian hiru eremu aurreikusi dira: Murgia Parkea, Mundarro plaza (Arrobitxulo) eta Pagoaga kalea (Ergobiatik Oialumera doan bidegorria). Bertan, txakurrak aske ahalko dira egon 19.00etatik goizeko 10.00etara neguan eta 21.000etatik goizeko 9.00etara udaran, beti ere txakur arriskutsuak eta erasotzeagatik aurrekariak ez badituzte. Eremu hauek panel informatiboekin seinaleztatuta egon beharko dira, erabiltzaileek eta herritarren honen funtzionamendua zein den ondo jakiteko.

Gainera, Txakur parkean bi txakur edo gehiago daudenean, jabeak eremuaren barruan egon beharko dute eta txakur parkeetan gerta daitezkeen kalteak, jabeen eran-tzukizuna izango dira. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902