Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Ikasgela ibiltaria’ ekimena izango da Zarautzen

Munoan ezarriko den autobusean kultura digitala ezagutzeko aukera izango dute haur eta nerabeek

2017(e)ko uztailaren 8a, larunbata - 06:12etan eguneratua

Zarautz- Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako Ikasgela ibiltariaekimena gaur iritsiko da Zarautzera. Munoan ezarriko da eta astelehena bitartean programazio ikastaroak eskainiko ditu 8 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeentzat.

Ikastaroak 45 minutukoak eta doakoak izango dira, eta bertan, bideo-jokoak programatu zein web orrialdeak sortzen ikasteko aukera eskainiko zaie interesa duten gazteei.

Jon Andoni Urdangarin Urrutia Gaztedi zinegotziak adierazi duenez, ikasgela ibiltariaren helburua kultura digitala lantzea eta programatzen ikastea da: “Beharrezkoa da alde guztietatik inguratzen gaituzten makinen ibiltzeko modua eta gailu horiek darabilten teknologia ezagutzea. Idazketaren kasuan gertatzen den bezala, programazioaren gakoa ezagutuz gero, norberaren ideiak sortzeko eta partekatzeko aukera eskaintzen da. Gainera, gure gazteek oraindik sortu ere egin ez diren lanetan ariko dira etorkizunean eta erronka horiei egoki aurre egiteko modua programa-tzen ikastea da”.

Hala, programazioaren ikaskun-tzan, sormen teknologikoa eta STEM gaiak (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) sustatzen dituzten hezkuntza gaitasunak landuko dituzte: pentsamendu logikoa, autozuzenketa eta errore bilaketa prozesuak, talde lana eta ideien komunikazioa...

Izen-ematea eta ekimenaren informazioa www.gipuzkoangazte.eus-en dago eskuragarri. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902