Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ahozko Sormen Tailerra eskainiko dute ikasturte berrian

Gaztetxoei zuzendutako egitasmoa da, kultur sorkuntzan lehen pausoak emateko aukera luzatuz

2017(e)ko uztailaren 8a, larunbata - 06:12etan eguneratua

Tolosa- Galtzaundi Euskara Taldeak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, Ahozko Sormen Tailerra deiturikoa jarriko da martxan 2017-2018 ikasturtean.

Helburuetako bat diziplina ezberdinak probatzea da, etorkizunean horietako batean espezialitzatzeko aukera emanez

Antolatzaileek euskarazko kultur sorkuntzan eragin nahi dute, Tolosaldean ahozko euskal kulturaren tradizioaren transmisio osoagoa gauzatuz. Horretaz gain, kultur sorkuntzan lehen pausoak emateko aukera luzatu nahi zaie Tolosaldeko ikasleei. 12 eta 18 urte arteko (DBH eta Batxilergoa) gazteei zuzendutako tailerra da AST. 2017-2018 ikasturtean, astean ordubeteko saioa egingo du tailerrak Tolosan eta egun hori, matrikulatzen diren ikasleen arabera zehaztuko da. Ahozko Sormen Tailerraren ikasturtea urrian hasiko da, maiatzera arte.

Sormen eskolako edukiak bost generotan banatuko dira, eta genero bakoitzeko adituek ikasturte osoko egitaraua prestatuko dute. An-tzerkia, bertsolaritza, kantagintza, dantza eta ipuin kontalaritza landuko dira. Tailerraren asmoa, ikasle guztiek diziplina desberdinak probatzea da eta etorkizunean, horietakoren batean espezializatzeko aukera uztea. Haur eta nerabeen hizkun-tza gaitasuna areagotzea da beste helburuetako bat.

Aurrematrikulazio martxan da dagoeneko eta uztailaren 21 arte iraungo du eta matrikulazioa irailean egingo da. Izena emateko, www.galtzaundi.eus webgunean aurkitu daitekeen inprimakia bete beharko da. Aurrematrikula Galtzaundi Euskara Taldearen bulegoan ere egin daiteke. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902