Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

...7 de julio San Fermín! Pasai Antxon parranda egin

Atzo txupinarekin jaiak hasi ziren eta antxotarrek ez dute atsedenik hartuko astelehenera arte

Aitziber Mugaren erreportajea eta argazkiak - Viernes, 7 de Julio de 2017 - Actualizado a las 10:53h

Erraldoiei ere zapi gorria lotu zieten.

Erraldoiei ere zapi gorria lotu zieten.

Galería Noticia

Erraldoiei ere zapi gorria lotu zieten.Gure Zumardi osoa, zapiak goran dituztela, txupinazoaren zain.

Bost egunetako egitarau oparoa prestatu ditu Antxoko Jai Batzordeak herriko hamabost elkarte eta establezimenduen laguntzarekin eta atzo arratsaldean eman zitzaien hasiera sanfermin jaiei.

19.30ean, ohi denez, jaiak hasi baino pixka bat lehenago bandak jarri zitzaizkien danborradetako kantinerei, beteranoen danborradako Maite Salari, eta haurren danborradako Irune Salaberria eta Alazne Benitori. Era berean, txapela eta lore-sorta eman zizkieten barrutiko jubilatuen aurtengo ordezkariei: Angel Luis Herrero Lerones eta María Olga Miranda Bernárdez.

Ekitaldian alkate txikiak, Julen Arruabarrena eta Nahia Chaparro, egon ziren, baita Basari elkartekoak ere. Gainera, omenaldia egin zioten Jose Mari Arangureni, Antxoko jaietako jarduera guztietan parte-har-tzaile eta sustatzaile gisa egindako ibilbideagatik. Azkenik, kartel lehiaketako irabazlea izan den Beñat Garciari saria eman zioten.

Honenbestez, 20.00etan hasi ziren ofizialki jaiak txupinazoarekin eta eliz kanpaien hotsarekin. Pasai txarangak ere une hori girotu zuen herritarrek bere zapi gorriak lepoan lotzen zituzten bitartean.

Egun hauetako egitarau osoa www.pasaia.eus helbidean dago.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902