Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kontzertua emango du bihar Kalakanek Hondarribian

Creacity proiekturako sortu duten ‘Harr(ihes)iak’ ikuskizuna eskaniko dute

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko uztailaren 7a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Biharko kontzertuaren irudi promozionala.

Biharko kontzertuaren irudi promozionala. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Biharko kontzertuaren irudi promozionala.

hondarribia- Iparraldeko Kalakan musika talde entzutetsuak kontzertu berezi eta ez ohikoa emango du bihar, 21.30ean hasita, Hondarribiko Gipuzkoa plazan.

Hondarribiak berak eta Iruñea eta Baionako hiriek ondare harresituaren inguruan eta honen inguruan turismoa eta kultura sustatzeko elkarlanean martxan daukaten Creacity programaren baitan, Harr(ihes)iak izenburuko ikuskizuna eskainiko du Xan Errotabeherek, Jamixel Bereauk eta Thierry Biscaryk osatzen duten musika taldeak.

lagunak taula gaineanIkuskizun honetan, Kalakanek lagun izango ditu, taula gainean, Dabitxi zirkuko Duo L´Incontro harpa eta oboe bikotea eta Josu Maroto marrazkilaria (Creacity programa beraren baitan Iruñean, Baionan eta Hondarribian erakusketa egiteko proiektuan ere lanean ari dena).

Bihar Gipuzkoa plazan izango den hitzorduaren ostean, kontzertu bera Iruñea eta Baionan egingo dute Iparraldekoek

Kalakanekin batera egitekoa zen aurkezpena bertan behera utzi behar izan ostean, Udalak bidalitako oharrean, Harr(ihes)iak hau “Iruñea, Baiona eta Hondarribiarentzat bereziki ekoiztutako ikuskizun paregabea” izango dela esan du María Serranok, Hondarribiko Turismo zinegotziak.

“Hasiera batean, Hondarribiko harresietako inguruan egin nahi genuen kontzertua, baina egun hauetarako espero den eguraldia eta euria kontuan hartuta, hiriko beste alderdi ederra ere baden Gipuzkoa plazan egingo da azkenean”, esan du Serranok.

Ordu eta erdiko iraupena izango du kontzertu berezi honek eta doakoa izango da. “Ikus entzule guztiei zuzenduta dago eta ahotsak, txalaparta, oboea, harpa eta lehen mailako margolari baten ikuspegia batuz, Erdi Aroko zein aro garaikideko soinuekin, gure ondare harresituan murgiltzeko beste aukera bat” izango dela gaineratu dute Udaletik.

Kalakanek, Duo L´Incontrok eta Josu Marotok prestatu duten Harr(ihes)iak hau, Hondarribian estreinatuko da bihar, abuztuaren 3an Iruñean eskainiko dute eta ondoren, irailaren 16an, Baionan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902