Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hainbat arrain hilda agertu dira Beasaingo Oria ibaian

Atzo goizean kiroldegiko igerilekuan kloro gehiegi isuri zen eta Udalak azaldu du ikerketak egiten ari direla

2017(e)ko uztailaren 6a, osteguna - 06:12etan eguneratua

beasain- Atzo goizean, Beasaingo Oria ibaian hainbat arrain hilda agertu zirela eta inguruan usain txarra zegoela abisatzera jo zuen hainbat herritarrek Udaletxera. Hori horrela, Aldundiko teknikari bat kiroldegira joan zen eta gertatutakoa aztertu zuen. Harekin batera Ur Agentziako bi ikuskatzaile ere gerturatu ziren kiroldegira gaia aztertzera.

Horrez gain, Antzizar kiroldegiko igerilekuan arazo bat egon zen eta Udalak argibide batzuk eman nahi izan ditu herritarrak argi-tzeko asmoz. Horrela, ohar bidez azaldu dute atzo goizeko lehen orduan igerilekuetako mantenuaren ardura duen langilea uraren parametroak aztertzean ohartu zela udako igerileku ertaineko kloroaren maila altua zela, ia 10 ppm-koa. Horren arrazoia aztertu ondoren, “gauean dosifikagailua matxuratu eta igerileku horretan kloro gehiegi isuri” zela ondorioztatu zuen langileak. Hori ikusita, auto-babes plana jarraitu zion eta ura berritzeari ekin zion, “igerilekuaren zati bat hustu eta sareko ura sartuz”. Hala azaldu dute: “guztira, 30 metro kubiko isuri dira 07.00etatik 07.40ra bitartean”.

Beasaingo Udaletik hala azaldu nahi izan du: “ikerketa sakonagoek ziurtatzen ez duten artean, ezin dezake ondorioztatu errekan gertatutakoa igerilekuko urak eragin duenik soilik. Foru Aldundiko teknikoaren hitzetan, beroak, errekan ur gutxi egoteak eta isuritako igerilekuko urak kloro altua izateak eragina izan dezakete”. Hala ere, ikerketak jarraituko du argitzeko ea bi kasu horien artean badagoen erlazioren bat edo kasu aislatuak diren. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902