Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

VI. Iñaki Ruiz Mendi lasterketa igandean izango da Soraluzen

Parte-hartzaileek 21 kilometro eta 1.000 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute

2017(e)ko uztailaren 6a, osteguna - 06:12etan eguneratua

soraluze- Soraluzeko Mendi Taldeak duela bost urte Frantziako Pirinioetan istripu baten ondorioz hil zen Iñaki Ruiz mendizalearen omenez antolatzen duen mendi lasterketaren seigarren edizioa ospatuko da datorren igandean. Proba 10.00etan hasiko da San Andres auzoko frontoian eta parte-hartzaileek 21 kilometro eta 1.000 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute.

Lasterketak Soraluzeko mendi-gaina zeharkatzen du, bertako mendi-punta garrantzitsuenetatik igarotzen delarik.

Lehenengo ediziotik, mendi lasterketako denbora onenak Oier Ariznabarreta durangarrak (1:35:26) eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrak (1:56:24) dituzte.

Interesatuek kirolprobak.com web gunearen bitartez eman dezakete izena. Prezioa 5 eurokoa da (10 euro igandean bertan). - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902