Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Orion uretako jarduerak eta bisita kulturalak eskainiko dituzte

Bertako nahiz bisitarientzako askotariko ekintzak antolatu ditu Begi Bistan enpresak

Ane Roteta - 2017(e)ko uztailaren 4a, asteartea - 06:02etan eguneratua

Begi Bistaneko gidak piraguarekin Txokoalden, Oria jaitsieraren hasiera gunean.

Begi Bistaneko gidak piraguarekin Txokoalden, Oria jaitsieraren hasiera gunean. (n.g)

Galería Noticia

Begi Bistaneko gidak piraguarekin Txokoalden, Oria jaitsieraren hasiera gunean.

Orio- Orioko Udalak, Begi Bistan enpresarekin elkarlanean, uretako nahiz herri inguruan antolatutako hainbat ekintza eskainiko ditu uda honetan, eta herritar eta bisitariek aukera zabala izango dute Orion gozatzeko.

Hala, uretako jarduera nagusiak hiru izango dira aurten: ur topaketak, Oria ibaiaren jaitsiera piraguan eta ontzien alokairua. Ur topaketak lehen aldiz eskainiko dira herrian eta udaleku gisako programa bat izango da, astebetekoa edo bi astekoa, baina egun batean egiteko aukera ere izango da. Modu honetan, Arraunetxean eskaintzen diren uretako jarduera guztiak egiteko aukera izango da (piragua, big sup,jaitsiera, trainerua...).

Oria ibaiaren jaitsiera piraguan iaz egin zen lehendabizi eta aurten egitasmoa indartu egin nahi izan du Begi Bistanek. Jarduera Txokoalden abiatu eta Arraunetxean amaitzen da eta parte-hartzaileei erreka ertzean ikusten denari buruzko azalpenak ematen zaizkie;hala nola, ontziolak, aluneak, garai bateko baleazaleen kontuak, merkataritza... Bestalde, honako ontziren bat alokatzeko aukera ere izango da: paddle surf taulak, paddle taula handia, piraguak, ontzi pneumatikoak eta traineruak, besteak beste. Uretako jardueraren batean parte hartu nahi duenak Begi Bistanekin jarri beharko du harremanetan, 657 794 677 telefonora deituta.

Bisita kulturalakUretako jarduerez gain, Begi Bistanek ere Goiko kalean barrena eta errio ertzean bisita kulturalak eskainiko ditu astean bitan uztailean, abuztuan eta irailean. Helburua da Orioko alde zaharra eta eraikin garran-tziskoenak erakustea bisitariei, herriaren historiari buruzko azalpenak ematearekin batera. Bisitariek Herriko plazatik abiatuko dira alde zaharrera eta bertan Pilliku plaza, Kale Nagusia, Salatxo, Iturriaga jauregia eta eliza ingurua bisitatuko dituzte. Handik erreka aldera jaitsiko dira berriz eta aukera izango dute Mutiozabal ontziolari buruz eta Arraunetxeari buruzko informazioa jasotzeko, herriaren tradizio arrantzaleari buruzko kontuak ikasiz. Bisitak astelehenetan eta ostiraletan izango dira, 12.00etan herriko plazan hasita, eta bisitak ordu eta erdiko iraupena izango dute. Helduek zortzi euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek, berriz, bost. Bisita kulturalean parte hartu nahi dutenek hiru tokitan eman dezakete izena: Arraunetxean, turismo bulegoan eta kanpinean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902