Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Arruinatzenek irabazi du futbol 7 txapelketa

Ligaxkan kanporatutako taldeen txapelketa, berriz, Isotopos taldeak irabazi du

2017(e)ko uztailaren 4a, asteartea - 06:02etan eguneratua

legazpi- Larunbatean Legazpiko futbol 7 txapelketako finalak jokatu zituzten. Ligaxkan kanporatutako taldeen txapelketako finala Isotopos taldeak irabazi zuen eta final nagusia Arruina-tzen taldeak.

Txapelketa honek hamar urte bete ditu. Hori dela eta, aurten finalak goizez jokatu dira. Lehenengo, ligaxkan kanporatutako taldeen finala jokatu zuten. Isotopos taldeak 3 eta 2 irabazi zion Burkina Fasori. Ondoren, Aztiri Bullsek eta Arruinatzenek final handia jokatu zuten. Bana berdindu zuten eta luzapena emai-tza berarekin amaitu zuen. Penaltiak bota behar izan zituzten. Arruinatzenekoek bost penaltiak sartu zituzten eta Aztiri Bullsekoek azkena huts egin zuten.

Arruinatzen taldekoek Azpikoetxe jatetxean afari bat eta Attiko dendak emandako sari bat irabazi dute. Isotopos taldekoek ere Attikoren oparia jaso dute.

Ibargutxi Kirolak dendak ematen duen Pitxitxi saria The Kulebras taldeko Iker Pastrianek irabazi du. Jokalari onenari Aiztonagako Tigrea saria, berriz, Ilinti elkarteak ematen duena, Arruinatzen taldeko Xabier Lopezek irabazi du.

Iker Azpeitia antolatzailea gustura ageri da. “Bikuñan ez zen aurreko urteetako giroa egon, baina bazkariko giroa sekulakoa izan zen. Aurreko urteetan jendea berehala altxa-tzen zen mahaitik, Bikuñara lehenbailehen joateko. Aurten, bazkalosteko giroa ikusgarria izan da. Niregatik, datorren urtean aurtengo formatoa mantenduko nuke. Txapelketaren amaiera denok elkarrekin mahai baten inguruan ospa-tzeak, merezi du”. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902