Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Atlantikaldiak udarako kanpaina aurkeztu du

Errenteriako jaialdiko paperezko itsasontzi txikiarekin oporretan argazkiak atera behar dira eta, ondoren, sare sozialetara igo

2017(e)ko uztailaren 4a, asteartea - 06:02etan eguneratua

Errenteria- Irailaren 21etik 24era Errenterian ospatuko den Atlantikaldirako, kultur topagune eta musika jaialdirako, giroa sortzen joateko, udara honetan kanpaina bat abian jarriko da. Herritarrek jaialdiak prestatu dituen paperezko itsasontzi txikiak eraiki eta oporretan itsason-tziarekin ateratako argazkiak sare sozialetara igotzea da proposamena #HerritikMundura eta #(lekuaren izena) traolak erabiliz. Nahi duenak info.atlantikaldia@errenteria.eus helbidera ere bidali ditzake bere argazkiak.

“Helburua herritarren parte-har-tzearen bidez Atlantikaldia jaialdia munduan barrena zabaltzea da. Jaialdiak munduko kulturak lehorreratzen ditu Errenterian, baina ba al du munduak Errenteriaren berri?”, adierazi dute ekimen honetako suspertzaileek.

Errenteria, Donostia eta Gipuzkoa osoko hainbat puntutan jaso daitezke Atlantikaldiako itsasontziak, batez ere Oarsoaldeko udal eraikinetan eta ostatuetan eta baita Gipuzkoa osoko kulturgune eta museoetan ere.

Nahi izanez gero, jaialdiak web orrialde bat prestatu du, bertatik itsasontzi origamiak jaitsi eta etxean ere inprimatu ahal izateko: www.atlantikaldia.errenteria.eus/uda. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902