Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

San Prudentzio kaleko lanak Aldundiak finantzatuko ditu

Osoko Bilkuran hitzarmena sinatzea onartu da eta 158.992 euro jasoko dituzte

M. Aranburu - Domingo, 2 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Lazkaoko San Prudentzio eremuko irudia.

Lazkaoko San Prudentzio eremuko irudia. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Lazkaoko San Prudentzio eremuko irudia.

lazkao- Lazkaoko San Prudentzio kaleko 15 eta 23 zenbakien artean egin behar diren lanak finantzatuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lazkaoko Udalarekin zehaztutako hitzarmen bat tarteko dela.

Udalak ingurua berritzerako orduan hainbat lan egingo ditu, besteak beste, kaleari izaera urbanoagoa eman eta oinezkoek lehentasuna izan dezaten. Era honetara, oinezkoen ibilbideak egokitzeaz gain, ibilgailuen eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetzeko neurriak ere hartu nahi dira.

Kaleari izaera urbanoagoa eman nahi zaio eta oinezkoek lehentasuna izatea ere bilatuko dute hitzarmen honen bidez

Horrela, Udalak San Prudentzioko eremuan egin nahi dituen lanek bat egiten dute Foru Aldundiak dituen helburuekin, eta lankidetzan ari-tzeko akordiora iritsi dira bi aldeak. Lanen aurrekontua 339.288,22 eurokoa da eta Aldundiak horretarako 158.992 euro jarriko ditu.

Lazkaoko Udalak joan den asteartean egin zuen Osoko Bilkuran adostu zuen lankidetza hitzarmena onartzea eta sinatzea, eta era horretan argi berdea dute inguruan egin beharreko lanek.

etxez etxeko laguntzaKiroldegiko eta etxez etxeko laguntza zerbi-tzuak kudeatzeko egindako lehiaketako ebazpenak ere landu zituen Lazkaoko Udalak egindako osoko bilkuran. Horrela, etxez etxeko zerbitzua Eulen enpresari esleitzea erabaki zuen eta kiroldegiko zerbitzua, berriz, GKT Goierriko Kirol Zerbi-tzuak enpresak eramango du aurrera. Bi kasuetan bi urterako esleipena izango da, beste bi urte luzatzeko aukera ere izango dute akordio horretara iristen badira bi aldeak.

Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeko lehiaketara hiru enpresa aurkeztu dira: Clece,Eulen eta Goxara. Eulen izan da puntuazio altuena eskuratu duena eta beraz, bera izango da kudeaketaz arduratuko dena. Kirol zerbitzua kudea-tzeko, bestalde, bi izan dira lehiaketara aurkeztu diren hautagaiak: GKT eta Abilion. Aurreko kasuan bezala, hemengoan GKT izan da puntuazio altuena lortu duena eta berari esleitu zaio kiroldegiko zerbitzua.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902