Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Kalean euskararen erabilera bost puntu igo da Ordizian

Soziolinguistika Klusterrak Udalaren laguntzarekin herriko kaleetan apirilean jaso zituen datuak

Domingo, 2 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Ordiziako Udaletxe ondoko kalean, hainbat herritar.

Ordiziako Udaletxe ondoko kalean, hainbat herritar. (Argazkia: M.A.)

Galería Noticia

Ordiziako Udaletxe ondoko kalean, hainbat herritar.

ordizia- Kaleko elkarrizketa edo hizketaldietan euskararen presen-tzia geroz eta handiagoa da Ordizian. Horixe ondorioztatu du Soziolinguistika Klusterrak egindako ikerketak. Martxoan zehar hainbat egunetan euskararen erabilera datuak jaso zituen eta horien arabera, euskararen erabilera handiago da herrian. 2011-2017 epealdian bost puntu igo da euskararen kale erabilera: %38,6tik %43,7ra. Kale-neurketa bidez atera dituzte datuak, hau da, ezer galdetu gabe neurtzaileek herriko kaleetan zehar topatzen duten jendeak darabilen hizkuntza jaso dute. Guztira, 1.929 elkarrizketa behatu dituzte eta 5.526 lagun izan dira solaskideak.

Kalean entzundako hamar elkarrizketetatik lau izan dira euskaraz (%43,7), eta beste bost gaztelaniaz (%51,5). Beste hizkuntza batzuen erabilera, berriz, %4,9koa izan da. Soziolinguistika Klusterreko kideek egindako txostenean nabarmendu dute euskara edo gaztelania ez diren beste hizkuntzek Ordiziako kaleetan hartzen duten pisua “ohi baino altuagoa” dela.

Bildutako datuen arabera, 2 eta 14 urte bitarteko haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, %70,3 hain zuen. Jarraian, 15 eta 24 urte bitarteko gazteak daude, %46,4rekin. 25 eta 64 urte bitartekoek, berriz, %33,3an erabiltzen dute euskara. Azkenik, 64 urtetik gorakoak dira euskaraz gutxien hitzegiten dutenak, %18,2ak bakarrik hautatzen du euskara kalean komunikatzeko hizkuntza.

Adin talde bakoitzaren jarrera ere aztertu du ikerketa honek. Horrela, haurrak nagusirik gabe daudenean, %76,8 da haien artean euskarazko erabilera. Nagusiek, euren artean haurrik ez dagoenean, berriz, %26,7an darabilte euskara. Haurrek eta helduek osatutako taldeetan, berriz, %60,9ra igotzen da erabilera. Hor ikus daiteke helduek haurrak aurrean badaude euskara erabiltzeko joera igo egiten dela, eta aldiz, bakarrik daudenean beste hizkuntza batera jotzen dutela. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902