Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ugartondoko etxebizitzetarako izen-ematea zabalduko da

Usurbilgo Udala hilabete honetan hasiko da zerrendak osatzen 46 pisu tasatu eta 46 BOE zozketa bidez eskuratzeko

Domingo, 2 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Usurbil- Usurbilgo Ugartondo izeneko gunean egingo diren etxebizi-tzak eraikitzeko behar zen urbanizazio proiektua sinatu ostean, horien eraikitze lanak epe laburrean hasteko konpromisoa hartu dute Usurbilgo Udalak eta eraikitzaileek. Gainera, azken Osoko Bilkuran etxebizitzen zozketarako lizitazio pleguak onartu dira. Modu horretan, etxebizitzen zozketa egiteko, izena emateko zerrendak irekiko dira hilabete honetan.

Guztira, Babes Ofizialeko (BOE) 46 etxebizitza, tasatutako beste 46 eta 30 etxebizitza libre eraikiko dira. Babes Ofizialeko etxebizitzetan bi logelako 20 etxebizitza (horietako bi elbarrituentzat egokituak) eta hiru logelako 26 etxebizitza eraikiko dira. Tasatutakoetan ere, kopuru berbera izango da.

Eskatzailea usurbildarra edo zubietarra dela egiaztatu behar du, zorrik ezin du izan Udalarekiko eta adinez nagusi izango da

Aipatutako kategoria bakoitzetik (tasatuak eta babes ofizialekoak) kopuru hauek gordeko dira zenbait gizarte-sektoreri zuzenduta: elbarrituentzako bi etxebizitza, 70 urte edo gehiago dituztenentzako lau, babes bereziko gizarte-sektoreentzako (euren kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza unitateak, indarkeria matxistaren biktimak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak, eta ezintasun psikikoa dutenak) bost etxebizitza. Horiez gain, 35 urte beherakoentzako hamar etxebizitza egongo dira.

Bukatzeko, aipatutako kupoen baitan ez dauden gizarte sektoreentzako 25 etxebizitza egongo dira eskuragarri. Etxebizitza guztiek dagokien garaje plaza eta trastelekua izango dute.

Eskatzaileak aipatutako kupo batean soilik eman ahalko du izena, eta kupo horiei dagokien pisurik esleituko ez balitzaiokete, zerrenda orokorrera igaroko litzateke.

Baldintzen artean, esleipendunek adinez nagusiak izan behar dute eta ezin dute inolako zorrik eduki Usurbilgo Udalarekiko. Usurbilgo udalerrian etenik gabe erroldatuta egon beharko da (gutxienez azken bost urteetan, edota, hala izan ezean, azken hamabost urteetan zortzi urtez erroldatuta egotea), edo Donostiako udalerrian erroldatua egonik ere, Zubietako egoiliar izatea urte kopuru berberatan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902