Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola kosta

Santa Engraziako erlojuaren zaharberritzea ospatuko dute

Zestoako Aizarna auzoko erlojua auzolanean berritu du hamabi laguneko talde batek

Ane Roteta - Sábado, 1 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Ermitan kokatutako erlojua, berritze lanak egin baino lehen.

Galería Noticia

Ermitan kokatutako erlojua, berritze lanak egin baino lehen.

Zestoa- Zestoako Aizarna auzoan kokatutako Santa Engrazia ermitak badu altxor berezi bat: orain dela ehun urte inguru Zumaiako Yeregitarrek jarritako erlojua. Baina, orain dela urte batzuk erlojua ondo ez zebilela eta, Joxemari Azpeitia Rementeriak eta Xabier Alvarez Yeregi harremanetan jarri ziren eta erlojuari zaharberritze sakon bat komeni zitzaiola ikusi zuten.

Hala, joan den irailean erlojua auzolanean konpontzeko hamabi laguneko lantalde bat osatu zen, gehienak jubilatuak, eta lanean ibili dira orain arte. Erlojua dagoeneko ermitan kokatuta dago eta bihar egingo dute zaharberritzea ospatzeko ekitaldia ermita bertan, 10.30etik aurrera.

Lantaldeak azaldu duenez, Lasaon egin dituzte konpontze-lanak: “Erlojua piezaz pieza askatu beharra zegoen itxurazko zaharberritzea egiteko. Baina aurretik lantaldeak adituen zenbait aholku jaso zituen erlojuaren oinarrizko funtzionamenduaren berri jaso-tzeko. Harrezkero, lantaldea ia egunero bildu da eta gure eginkizuna osagai guztiak garbitu, txukundu, konpondu eta berriro muntatzea izan da”.

Beste hainbat lanBestalde, erlojua behar bezala kokatzeko hainbat lan egin dira. Batetik, lehengo itxitura zaharra erabat kendu da eta zoruan kokatu da, kristalez inguratutako itxiturarekin, ermitara joaten direnek erlojua bertatik bertara ikusi ahal izateko. Bestetik, ermitako bidea berritu da eta kanpandorre inguruan hainbat lan egin dira. Horretaz gain, argindarraren harguneak ermitako horman zuen itxura ere moldatu egin da eta ermita barruan ere hainbat lan egin dira;besteak beste, garbiketa orokorra, irudiak txukuntzea eta sarrerako atea barnizatzea.

Baina, dirudienez, oraindik lantaldearen lana ez da amaitu;izan ere, zaharberritze lanaren proiektuaren txosten bat argitaratuko da prozesu osoaren zehaztazunak adieraziz: funtzionamenduari buruzko zertzelada teknikoak, erlojuari egin zaizkion moldaketak...

Esan bezala, horrenbeste lanen ondorioz lortutako emaitza bihar ikusi ahal izango dute zestoarrek egingo den ekitaldi berezian. Goizeko 10.30ean hasiko da ospakizuna eta jendeari ongi-etorria egingo zaio txalaparta, trikitilari eta txistulariekin, eta 11.00etan, meza izango da eta Aizarnako koruak emanaldia eskainiko du. Ondoren, proiektuaren koordinatzailea izan den Xabier Alvarez Yeregik, Zestoako alkateak, Josetxo Mendizabalek, eta elizako ordezkariak zaharberritzearen inguruko azalpenak emango dituzte, eta aurreskua, eta bertsolari eta txistularien saioarekin erlojua martxan jartzeari ekingo zaio. Ekitaldiarekin amaitzeko, mokadutxoa izango da txalaparta, txistulari, trikitilari eta dantzariekin alaituta.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902