Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
tolosaldea

Tolosaldean dira neska-mutil sahararrak

Hamar haurrek harrera familietan igaroko dute uda eta beste hamaikak Tolosako Udalak San Estebanen utzi duen etxean

Sábado, 1 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Haur sahararrak aste honetan egindako ongi etorrian.

Galería Noticia

Haur sahararrak aste honetan egindako ongi etorrian.

Tolosa- Uda gure artean igaro-tzeko asmoz, Tolosaldean dira Saharatik etorritako 21 neska-mutil. Bi hilabetez basamortuko beroa alde batera uzteko aukera izango dute Oporrak bakeanprogramariesker.

AurtenTolosaldera 21 haur iritsi dira, horietako hamar harrera familietan egongo dira (sei Tolosan, hiru Anoetan eta bat Villabonan) eta beste hamaika haur Tolosako Udalak utzi duen etxe batean, aterpetxe gisa egokitu dena. “Oso denbora gutxian egokitu dute San Estebango etxea haurrak bertan uda pasa dezatean eta boluntarioei esker egin da lan guztia. Lan handia egin dute, guztia modu solidarioan eta haur hauen ongizatea buruan izanik”, eskertu zuen Olatz Peon Tolosako alkateak haurrei egindako ongi etorri ekitaldian.

Izan ere, azken urteotan gero eta zailagoa izaten ari da harrera familiak biltzea eta aterpetxearen beharra ezinbestekoa da. Haurrak bi urtez Brinkolako aterpetxean izan ziren, beste bi Ibarran, eta azken hiru urteak Amasako Apaizetxean igaro dituzte. “Obrak egiten ari dira Apaizetxe inguruan eta neska-mutilek denbora asko pasatzen dutenez etxe kanpoan, ez genuen egokia ikusten kokaleku hori arriskutsua ere badelako, eta beste baten bila hasi ginen. Tolosako Udalari proposamena luzatu genion eta San estebaneko etxea eskaini ziguten”, azaldu du Elixabet Eizagirre, Tolosaldea Sahararein elkarteko kideak.

Lehen egunetan medikuen azterketekin (pediatrak, dentista…) eta igeriketako ikastaroekin hasiko dira haurrak. Gero, irteerak egingo dituzet: herrietako festetara, piraguetan ibiltzera Oria ibaira, Anoetako ludotekako haurrekin jolastera, saharar haurrentzat antolatzen diren saharar festetara… eta amaieran Tolosan ospatzen dute urteroko agur festa. “41 urte igaro dira saharar herria ezohizko egoera batean bizitzera behartu zutela eta programa honek amaiera izan behar du”, aldarrikatu zuen Elixabet Eizagirrek. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902