Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzungo Osoko Bilkurak Zarata Mapa onartu du

Madalensoro pilotalekuko eta Lintzirin poligonoko lanak egiteko kreditu aldaketak begi onez ikusi dira

Sábado, 1 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Oiartzun- Ekaineko ohiko Udalbatzarrak, aste honetan, Oiartzungo Zarata Mapa onartu zuen ahobatez. Legeak esijitzen duen bezala diagnostikoa egin dute, herriko zarataren iturriak neurtuta, kalitate akustikoa hobetzeko.

Osoko Bilkuran ere, bi kreditu aldaketa onartu ziren, besteak beste, Madalensoro pilotalekua berritu eta Lintzirin industria eremuko hirugarren faseari ekin ahal izateko. Jexux Leonet alkateak azaldu zuenez, “diru-erreserba osoak egin behar izan ditugu udal aurrekontuetan, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak bi proiektuetarako diru-laguntza emango du”.

Bestalde, Haurtzaro ikastolako Haur Hezkuntza saila berritzeko egingo diren lanak udal onura publikoko izendatu zituen Oiar-tzungo Udalbatzarrak. Hori dela eta, obrei hobaria aplikatuko zaie tasetan.

MargoketakGaldera-eskarien atalean, EAJren izenean Rafael Bergaretxe zinegotziak “babes eskaera” egin zion Gobernu Taldeari: “Batzokiko hormak markatu dituzte berriz, presoen egoeraren erru guztia EAJrena balitz bezala”. Margoketak “garbitzeko” eskatu zion Udalari, “aurreko aldietan eskatu izan dugunean egin izan den bezala”.

Alkateak “eskaera jasota” gera-tzen zela adierazi zion. “Presoen auziak erreakzio asko pizten ditu. Herritarrek haserrea adierazteko modu asko dituzte. Herrian normalizazioan urratsak ematen ari garela uste dut eta hori baloratu behar genuke”, gaineratu zuen Leonetek. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902