Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Ordiziarrak garagardo festan murgilduta dabiltza

Ostegunean hasi eta bihar arte iraungo du Ordizia Errugby Elkartearen jaiak

M. Aranburu - Sábado, 1 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Ostegun arratsaldean egin zuten Ordiziako Garagardo Festaren irekiera, Beti Alai pilotalekuan.

Galería Noticia

Ostegun arratsaldean egin zuten Ordiziako Garagardo Festaren irekiera, Beti Alai pilotalekuan.

ordizia- Ordizia Rugby Elkarteak antolatuta ostegun arratsaldean inauguratu zen Ordiziako XVIII Garagardo Festa. Laguntasuna errondailari eskatu zitzaion ireki-era egiteko. Modu horretan, kirol elkarteak musika elkarte honen lana goraipatu nahi izan du. Urtero berrikuntzaren bat izan ohi du Garagardo festak, eta aurtengoan ere halaxe izango da. Bihar, denboraldia agurtzeko bazkaltzeko paella erraldoia prestatuko dute.

Beti Alai pilotalekuan izango da betiko legez garagardo festa ezaguna. Ordutegia, beti bezala, 18.00etatik 00.00etarakoa da eta eguerdian zein bihar, igandea, irekita egongo da. Guztira 24 garagardo mota jarri dituzte edateko: horietatik sei gorriak dira, bi beltzak, bi artisauak, alkoholik gabea bat eta zeliakoek edateko aproposa den beste bat ere egongo da. Jatorri desberdinetatik datoz: Txekia, Alemania, Belgika, Ingalaterra, Gasteiztik … Arabakoak izango dira, hain zuzen, artisauak eta klubeko garagardoa ere izango da, Aragoikoa. Bi salneurri edukiko dituzte: arruntek 4 euroko kostua izango dute eta bereziek 4,50 eurokoa.

Guztira, hogeita lau garagardo mota jarri dituzte dastatzeko, eta horien artean egongo dira alkoholik gabea eta zeliakoentzakoa

Bi pertsonentzat eskaintzen den ohiko menuak 30 euro balioko ditu: ukondoa, saltxitxak, purea, postrea, garagardoak eta kafeak barne. Menutik aparte, haragizko eta barazkiz eginiko hanburgesak, oilaskoa, patata frijituak eta aipaturiko guztiak ere egongo dira.

Bihar klubak denboraldia agurtuko du eta horretarako aparteko bazkaria eskaini nahi du. Paella erraldoia egingo da eta 13 eurotan emango da, paellarekin batera, saltxitxa, postrea, garagardoa eta kafea. Horrez gain, azken egun honetan otordua etxera eraman nahi duenak, aukera izango du, aurreko urteetan bezala.

Ehunka lagun pasako dira egunotan Ordiziako Beti Alai pilotalekutik. Hori ikusita, Klubeko markarekin produktuak salgai jarriko dira mahai batean eta besteak beste, Bultz Ordizia jartzen duten kamisetak, toallak, pelutxeak, motxilak eta mantalak erosi ahalko dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902