Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lazkaoko Areso eremuko espaloia berritzen ari dira

Horrez gain, Gurutzeko urbanizazioa berritzeko lanak ere hasia dira eta lur azpiko azpiegiturak berrituko dituzte

Sábado, 1 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

lazkao- Aste honetan, Lazkaoko Areso 24 eta 26 atarien artean erreka aldera dagoen espaloia berritzeko lanak hasi dituzte. Udalak jakitera eman duenez, “eremu horretan lurzorua hondoratuta dago, eta lan hauen bidez gainerako elementuen parean jarriko da, kota guztiak berdinduta”. Horrela, lanen aurrekontua ia 30.000 eurokoa izango da, zehazki 29.964,55 eurokoa eta Sasoi eraikuntzak enpresak egingo ditu. Ez dute ezagutzera eman zenbat denbora iraungo dituzten hobekuntza obra hauek, baina ahalik eta azkarren bukatzea espero dute.

Horrez gain, Gurutze eremuko urbanizazioa berritzeko lanak ere hasiak dituzte. Kasu honetan, burutu beharreko lanak honakoak izango dira: azaleko urbanizazioa berritu, eta egun irisgarritasun, argiztapen eta bestelako beharrei erantzuna emateaz gain, lur azpiko azpiegiturak ere berrituko dira. Horri dagokionez, argiteria sarea, ur sarea eta saneamendu sarea, hobetuko dituzte, besteak beste. Hori ez ezik, Agauntza eta Guru-tzeko dorreen arteko pasealekua, bidea, aparkalekuak eta espaloiak berritu eta egokitu egingo dituzte.

Maiatzaren 30eko osoko bilkuran onartu zen bezala, Gurutzeko birurbanizazio lanak Iparragirre-Orsa-Iturrioz ABEE Aldi Baterako Enpresa Elkarteak eramango ditu aurrera. Lanen iraupenari dagokionez, 6 eta 7 hilabete ingurukoa izatea aurreikusten dute, baina ez dira lan guztiak batera egingo, zatika baizik.

Hala, lanen eragina ahalik eta murritzena izatea ahalbideratu nahi da, inguruetako bizilagunei garajeetara sarbidea ahalik eta gutxien oztopatzeko eta inguruko aparkalekuetan ahalik eta eraginik txikiena sortzeko. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902