Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasain Kirol Elkarteak esker oneko mezua zabaldu du

Sábado, 1 de Julio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

beasain- Joan den asteburuan Beasaingo taldeak ezin izan zuen Gijonen irabazi, eta beraz, ez zuen lortu 3. mailan jokatzeko txartela. Hala ere, Beasain Kirol Elkarteak mezu bidez esker ona zabaldu nahi izan du. “Taldearen lana goretsi, txalotu eta eskertzen dugu. Erakutsitako adorea, lana, konpromezua”. Zaleei eta partida guztietan babesa erakutsi dute beasaindar guztiei ere eskerrak eman dizkie taldeak. - M.A.

ordizia- Ordiziako jaietan haurren danborradan parte-hartzeko entseguak, astelehenean, hilaren 3an, hasiko dira Jakintza ikastolako Villa Eugeniako patioan, iluntzeko 20.00etan. Entseguetara bigarren zikloko 5. mailatik gorako ikasleak joan ahalko dute, eta lehentasuna izango dute aurreko urteetan danborradan aritutakoek;leku hutsak zozketa bidez beteko dira. Entseguak astelehenetik ostegunera izango dira. - M.A.

idiazabal- Datorren osteguean, hilak 6, Idiazabalgo jubilatuek beste txango bat egingo dute. Kasu honetan, Baztango bailarara joango dira. Goizeko 9.00etan abituko dira, eta Elizondon hamaiketakoa egingo dute. Ondoren, aukera izango da Urdaxeko kobazuloak ikusteko edo Dantxarinean dagoen merkatal eremuan denbora pasatzeko.Baztan hotelean bazkaldu eta arratsaldean, Hondarribian geldituko dira. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902