Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Tradizioak traizio

Jexus Aizpurua Barandiaran, Irun - 2017(e)ko uztailaren 1a, larunbata - 13:21etan eguneratua

Tradizioa, urteen poderioz, antzinatik datorren usadioa da. Batzuetan luze iraun ohi du, beste batzuetan bazterrera geratu ohi da arrazoi jakinik gabe;batzuk fermuki eusten saiatzen diren heinean, beste batzuek nola edo hala gutxietsi egin ohi dute.

Gehienetan ez da jakiten tradizioaren arrazoia eta noizkotasuna. Jakiteak ematen dio indar berezia, ez jakiteak, aldiz, misterio-kutsua. Nork du bide horren ataka?

Tradizioa giza-talde baten oroimen eta ondaretzat har daiteke;berez, inori edo ezeri kalterik egin behar ez liokeena.

Dena dela, bada tradizio ororekin eten eta mundu berria egin behar dela dionik ere, aurrerakoitasunaren arerio balitz bezala.

Antzinako gauzak, gurasoen "zerak", atzerakoikeritasunaren ikur-tzat hartzen dutenak ere ez dira bat edo bi. Gaurko mundua oraintxe sortua, edo oraintxe jaioak edo oraintxe dena asmatu beharreko aro ERAKARGARRIA omen denaren jarraitzaile purrukatuak.

Kolore beltz eta zuriaren artean bada zurixka-belzkarra;nik hauxe nahiago.

Aste honetan jabetu naiz, Ataun aldetik barna, etxe eta baserri-ateetan gero eta lizar-adar urriago ipini dela, ekiak goitasuna jo duenean.

Zer da lizarra? Zergatik ipintzen dira leiho eta ateetan? Eta sanjoan-arbola?

Tradizioaren transmisioarenak egin ote du?



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902