Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur lehertuko da festa Tolosako Amaroz auzoan

Txupinazoa, jokoak, antzerkia, musika bandaren emanaldia eta mozorro gaua izango dira

2017(e)ko ekainaren 30a, ostirala - 06:03etan eguneratua

tolosa- Gaur lehertuko da jaia Amaroz auzoan. 16.00etan suziria jaurti ondoren, asteburu osoan zehar ez da aspertzeko astirik izango.

Txupinazoaren ondoren, 16.30ean, haurrentzako jolasak izango dira. Horren ondotik, 18.00etan, Beti Beti Gazteak lokalean karta-jokoen finala jokatuko da (eskoba, seiko, txintxon eta punttua) eta ordu berean an-tzerkia eta txokolate jatea izango da San Blas elkarteak prestatuta. Jaien lehen egunean musika bandaren kontzertua ere izango da, 19.30ean, eta postre lehiaketa. Iluntzean, 20.30ean, kantu poteoa iragarri dute eta 21.30ean mozorro gaua hasiko da, auzo afaria eta Jo Ta Txo dj-a goizaldera arte arituko da.

Bihar eta etzi ere festak izango dira Amarotzen. Bihar, besteak beste, txirrindulari proba, ajoarriero lehiaketa, herri kirolak, parrillada, eta Atila y los Unos taldearen emanaldia izango dira;eta igandean, antzerkia, dantza emanaldia, auzo bazkaria, toka txapelketa eta sardina jatea. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902