Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Trans zikloa’ren amaiera ospatuko dute gaur Beasainen jaialdi batekin

Beasaingo Udalak eta Goierriko Zubia taldeak elkarlanean jarri zuten egitasmo hau abian apirilean

M. Aranburu - 2017(e)ko ekainaren 30a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Beasaingo Udaleko ordezkariak eta ziklo honen antolakuntzan parte hartu duten kideak.

Beasaingo Udaleko ordezkariak eta ziklo honen antolakuntzan parte hartu duten kideak. (M. Aranburu)

Galería Noticia

Beasaingo Udaleko ordezkariak eta ziklo honen antolakuntzan parte hartu duten kideak.

Beasain- Beasaingo Udalak eta Goierriko Zubia taldearen elkarlanaren ondorioa izan da Beasaingo Trans zikloa deituriko egitasmo berritzailea. “Ikusgarritasuna” bila-tzea izan dute helburu eta baita herritarren beste ikuspuntu batzuk entzun eta ulertzeko aukera ere. Horretarako hiru hilabeteko ekin-tza sorta osatu zuten, apirilaren 8an hasi eta gaur bertan emango diote amaiera ziklo honi.

Egitasmoaren baitan, hitzaldi, liburu aurkezpen, solasaldi, ekitaldi artistikoak eta ikastetxeetan bisitak egin dituzte

Horrela, gaur arratsaldean, 19.00-etan, hasiko dute amaiera jaialdia. Plaza azpian Itziar Saenz de Ojer Clownlariaren eskutik ipuin-kontaketa izango da lehen ekintza. Ondoren, herriko kaleak zeharkatuko ditu batukadak, giroa alaitzeko asmoz. 21.00etan, berriz, herri afariari ekingo diote. Afarirako tiketak salgai daude eta honako puntuetan eros daitezke hamar euroren trukean: Lazkaon, Zelata, Herriko taberna eta Batzokian;Ordizian, Kirkil, Sugar eta Herriko tabernetan, eta Beasainen, Arrano eta Batzokian. Menuari dagokionez, entsalada mistoa, oilaskoa eta postrea izango dira. Zikloaren amaiera ospatzeko Muxutruk taldearen kontzertua izango da 22.30ean hasita, Bideluze Plazan. Guztiak ere ekintza libreak izango dira eta nahi duen orok gerturatu ahal izango du disfrutatzera.

Irma Arnaizek, Beasaingo Udaleko berdintasun zinegotziak, zikloaren aurkezpenean nabarmendu zuen trans zikloa“errespetu kontu bat” dela: “transexualitatearen gaia ardatz hartuta, errespetua nahi dugu, aniztasunari eta ezberdin izateari errespetua. Sensibilizatu egin nahi dugu herria”.

balorazio positiboaBalorazio oso positiboa egin dute Udalak eta Goierriko zubiako ordezkariek. “Hau abiapuntua izan da, lehenengo harria jarri dugu. Talde polita sortu dugu eta aurrera etorriko dira gauza gehiago”, jakinarazi du Zezilia Herrador EH Bilduko zinegotziak. Izan ere, zikloak askorako eman du. Apirilaren 8an Aingeru Mayorrek emandako hi-tzaldiarekin eta Niños y niñas liburuaren aurkezpenarekin eman zitzaion hasiera. Horri, maiatzaren 5ean egindako solasaldiak jarraitu zion eta ondoren aurkeztu zen Mahaitasunez deituriko ekitaldi artistikoa, non Olaia Baigorri, Ekaitz Goikoetxea, Eduardo Zudaire eta Andoni Amadozek parte hartu zuten. Aipaturikoak ekimen publiko eta irekiak izan dira baina beste kolektibo zehatz batzuei zuzenduak ere izan dira. Hala nola, maia-tzaren 16 eta 17an Txindoki eta La Salle ikastetxeetako ikasleei hitzaldia eman zien Kattalin Minerrek transexualitateari buruz eta ekainean Dar Dar produkzioak taldeak bullying eta trans-en inguruan sentsibilizaziorako antzerki saioak eskaini ditu ikasleak errealitate honen inguruan informazio gehiago izan dezaten.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902