Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Pedro eguneko festa abiatuko dute gaur Mutrikun

Merkatua eta mota askotako ekintzak izango dira asteburuan zehar portuan

Jabi Leon - 2017(e)ko ekainaren 30a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Itsas Market.

Itsas Market. (N.G.)

Galería Noticia

Itsas Market.

Mutriku- Mutrikuarrek orain dela “bost bat urte” herrian berreskuratu zen San Pedro eguneko festarekin disfrutatzeko aukera izango dute asteburu honetan. Aurreko edizioak Balea elkarteak antolatu zituen baina aurtengoa Udalak antolatu du, Euskadiko Kirol Portuak eta Politki elkartearekin elkarlanean.

Edonola ere, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintza ugari izango dira gaurtik igandera bitartean portuan. Horien artean gaur (18.00etan) ateak irekiko dituen Itsas Market merkatua nabarmendu daiteke (bihar eta etzi 11.00etan irekiko da).

Merkatu horretan artisauen postuak egongo dira (bitxigintza andinoa, osagai etnikoak, hilerako apaingarriak, bitxiak vintage estiloan, kosmetika naturala...), baita era askotako janariak ere (food truck-ak, Errioxako ardo, patata eta txorizo ekologikoak, kutixiak, hazi garrapinatuak...).

EgitarauaSan Pedro eguneko festa dela eta, aurpegia margotzeko haurrentzako tailerrak egingo dira gaur (19.00etan) eta igandean (12.00etan), Brandari kolektiboaren eskutik.

Bestalde, kontzertuak ez dira faltan izango. Gaur Hugo Silveirak eta Nando Gomes-ek musika brasildarra eramango dute portura (21.00etan) eta bihar bi emanaldi egongo dira. Alde batetik, Bör Bör Irratiaren zuzeneko DJ saio batekin gozatzeko aukera izango da portuan (20.00etan);ordu berean parrokian Ana B. Garcia eta Josetxo Goiaren organo emanaldia egongo delarik.

Horretaz aparte, haurrentzako tailerrak burutuko dira bihar eta etzi (18.00etan hasita). Biharkoan txikienek jostailuak egingo dituzte;horretarako komuneko paperen roiloak erabiliz. Igandekoan, berriz, haurrek pintxoak prestatzen ikasiko dute, Yurrita enpresaren kontserbak eta bertako bestelako osagaiekin.

Festa borobiltzeko Paddle SUP-eko ikastaroak (45 minutukoak) emango dira bihar, doanik, Intxirrixan. Ikastaroak 10.00etatik 14.00etara bitartean eskainiko dira eta parte hartzeko interesatuek aurrez eman beharko dute izena Ainondon, portuan ireki berri den ur kirolen enpresan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902