Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euskal Herria Zuzenean, musika jaialdi bat baino zerbait gehiago

Hogeita bigarren edizioa gaur arratsaldean hasiko da Lapurdiko Lekorne herrian

FRANCK DOLOSOR - 2017(e)ko ekainaren 30a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Antolatzailetako batzuk Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren txartelarekin. Argazkia: Frank Dolosor

Antolatzailetako batzuk Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren txartelarekin. Argazkia: Frank Dolosor

Galería Noticia

Antolatzailetako batzuk Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren txartelarekin. Argazkia: Frank Dolosor

BAIONA. Sorgin zelaian gurea asma lelopean Euskal Herria Zuzenean musika eta kultura jaialdi erraldoiaren hogeita bigarren edizioa hasiko da gaur 17.30ean Lekornen, Lapurdin. Hiru egunez ehun kontzertu eta mota guztietako ekitaldiak ospatuko dituzte Garroa gazteluaren inguruan dauden bost gunetan. Zea Mays eta PiLT taldeek kontzertua eskainiko dute gaur gauean, bihar Gatibu eta De Staat eta etzi Huntza eta La Cafetera Roja agertuko direlarik oholtza gainean. Asteburu osoan bederatzi mila lagun eta musikazale espero dituzte Lapurdi eta Nafarroa Beherak bat egiten duten eskualde orlegian.

Urte osoan, 60 bat lagunek lan egiten dute EHZ prestatzen eta asteburuan 300 pasa izango dira, hauen artean Jon Irazabal ainiztarra. “Musikak leku handia du baina ondoan ikusgarri mota guztiak eskaini nahi ditugu: zirkoa, antzerkia edo dantza Elirale konpainiarekin”, dio nafar gazteak. Gainera, jaiaren ondoan hainbat eztabaida antolatu dituzte gazteen gogoetak sustatzeko. Beste mundu bat eraiki litekela erakutsi nahi dute antolatzaileek. Aurten, burujabetzaz ariko dira sail desberdinetan, besteak beste tokiko janaria banatuz eta horren garrantziaz ohartaraziz.

Arrosan sortuaEHZ jaialdi herrikoia 1996an sortu zen Arrosan, Nafarroa Beherean, eta geroztik Idauze Mendin ere ospatu izan da, Zuberoan. Azken urteetan Lekorneko Garroa gazteluaren eremuetan egiten dute Luhuso ondoan. Globalizazioaren aurrean herrien Europa eraikitzearen beharra aldarrikatu dute bi hamarkadetan zehar. Idoia Rodriguez EHZko kideak dio hainbat baloretan oinarri-tzen dela beren lana: garapen jasangarria, elkartasuna edo feminismoa. “Eta hori guztia euskaraz egiten dugu baina euskara ez dakitenak ere ongi etorriak dira”. Antolatzaileen arabera “bururik gabe nahi gaituzte baina burujabe izan nahi dugu, zapalkuntzarik gabe eta euskaraz bizitzeko aukerarekin”.

Musikaren ondoan, eztabaidek tokia izango dute aurten ere Maddi Sarasua itsasuarraren arabera “ideiak elikatzeko hausnartu behar delako”. Europako Batasunari buruzko azterketa kritikoa, Irlandako bake prozesua eta Gasteizko Errekaleor auzoaren inguruko gatazka sakon aztertuko dituzte adituekin.

EHZ familien topagunea denez umeen txoko zabala prestatu dute haurrak integratzeko. Idoia Rodriguezen arabera “ezin dira bakarrik umeak gune batean eman gurasoak lasaiago egoteko kontzertuetan. Benetako eskaintza eman nahi diegu”. Horretarako larunbatean eta igandean, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte, tailerrak, antzerkia, gastronomia dastaketak, dantza, musika eta arte martzialak proposatuko dizkiete gaztetxoei.

Maddi, Idoia eta Jonek diote “eskaintza zabala eta oreka” bilatzen dituztela Euskal Herriko eta atzerriko taldeen artean edo kontzertu eta beste ekitaldien artean. Garroaren ateak zabalik daude Ipar Euskal Herriko giza eragileak eta kultura giroa hobe ezagutu eta gozatzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902