Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Orion Euskal Jai eguna ospatuko dute larunbatean

Garai batean egiten zen inude eta artzainen konpartsa egingo da 12.00etan, besteak beste

2017(e)ko ekainaren 29a, osteguna - 06:02etan eguneratua

Orio- Orion Euskal Jai eguna berreskuratzeko saiakera egin du herritar talde batek eta sanpedro jaietako programaren barruan larunbatean ospatuko da eguna. Hala, garai batean egiten zen inude eta artzainen konpartsa izango da 12.00etan, besteak beste.

Antolatzaileen nahia da XX. mendearen hasierako euskal giroa irudikatzea eta horretarako, eskaera egin diete herritarrei baserritarrez edo arrantzalez jantzita atera daitezen kalera. Bestalde, kantu-jira handi bat ere egingo da 12.30ean eta antolatzaileek herriko kantuzale guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera. Goizari amaiera emateko, herri bazkari bat antolatu dute herriko soziedadeek plazan, 14.00etatik aurrera. Festa giroko bazkaria handia izango da eta txartelak salgai daude kultur etxean, kanpinean edo turismo bulegoan, bost euroren truke.

Konpartsa eta bazkaria izango dira eguneko ekitaldi nagusiak, baina programazio zabala antolatu dute larunbaterako. Hain zuzen ere, 10.00etan haurren esku pilotako finalak lehiatuko dira pilotalekuan, 10.30ean ttuntturroak ibiliko dira kalejiran eta ordubete beranduago, berriz, herriko trikitilariak. Ordu berean taloak jan ahal izango dira plazan. Arratsaldean, berriz, bikotekako dardo txapelketa herrikoia (17.00), inude eta artzainen emanaldia (19.00) eta Fan &Go taldearen emanaldia izango dira (19.30ean eta 23.00etan). - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902