Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Getariako euri uren banaketaren obrak, amaituta

Hiru fasetan egindako lanei esker aurrerantzean ondo bereiziko dira urak eta Kale Nagusiko uholdeak ekidingo dira

2017(e)ko ekainaren 29a, osteguna - 06:02etan eguneratua

Udaleko, Aldundiko eta Ur Kontsorzioko ordezkariak, atzo.

Udaleko, Aldundiko eta Ur Kontsorzioko ordezkariak, atzo. (A.R.)

Galería Noticia

Udaleko, Aldundiko eta Ur Kontsorzioko ordezkariak, atzo.

getaria- Euri askoko egunetan urek gainezka egiten zuten Getarian eta herriko uren zati handi bat ondo bereizi gabe isurtzen zen itsasora. Horrek eragin kaltegarria izan du ingurumenerako eta 2013an hasitako lanketaren ondoren, eta hiru fasetan egindako obren ostean, Getariako Udalak amaitutzat eman ditu euri uren banaketako obrak.

Atzo bertan inauguratu zituzten azpiegitura berriak eta obren harira Gaztetape hondartzako bidean egindako miradore berrian egin zuten argazkia Nika Lertxundik, Getariako alkateak, Jose Ignacio Asensiok, Ingurumen diputatuak, eta Ur Kontsorzioko Josetxo Saizarrek.

Egindako lanei esker, aurreran-tzean nahasita eta ondo bereizi gabe isurtzen ziren urak erabat bereiziko dira, euri askoko egunetan izaten ziren ur-gainezkak eta Kale Nagusiko uholdeei irtenbidea emango zaie. Horretaz gain, lanak aprobetxatuz, plaza, frontoi ingurua eta autobus geltokia egokitu dira eta, esan bezala, Gaztetape hondartzako bidean miradore berria egin da.

Lanketa guztia 640.000 euroko kostuarekin burutu da eta hiru urteko iraupena izan du. Lan horietako batzuk Gipuzkoako Ur Kontsorzioak ur-horniduran eta saneamenduan egindako hobekuntzei dagozkie (175.000 euro). Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, 250.000 euroko diru-laguntza eman du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, 22.000 euroko laguntza eman du eta bere gain hartu ditu proiektua idaztearen eta obra-zuzendaritzaren kostua. Azkenik, Getariako Udalak 191.300 euro jarri ditu lan hauek egiteko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902