Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gizonezkoek Egun Morean parte hartzeko gonbitea

Eraso sexisten aurkako ekitaldiak antolatu dituzte biharko Zumarragako txosnetan

2017(e)ko ekainaren 29a, osteguna - 06:02etan eguneratua

zumarraga- Zumarragako txosnetan Egun Morea antolatu dute biharko, eraso sexisten aurka. 20.30ean manifestazioa egingo dute, 21.00etan txupinazoa izango da eta 21.30ean afaria egingo dute. Afaria Atzoko Ogixe bakarlariak girotuko du. Bukatzeko, 23.00etatik aurrera La Basu, Las Tipex eta Ali Gua Gua taldeek joko dute.

Gizonezko talde batek prentsaurrekoa eman zuen asteartean gainontzeko gizonezkoei Egun Morean parte hartzeko gonbitea luzatzeko. Azkenaldian eraso sexistak egon direla salatu zuten eta gizonezkoek jarrera aktiboa erakusteko, erasoak salatzeko eta borroka feministari atxikimendua adierazteko garaia dela esan zuten. “Gizonezkook lasai ibili gaitezke gauez kalean bakarrik eta hori pribilegio bat da, guztiok ez baitugu horretarako aukera. Ez gara herri aske batean biziko denok aske ez garen bitartean eta hori aldatzeko gizonok gure jarrera aldatzea behar-beharrezkoa da”.

Hausnarketa Gainontzeko gizonezkoei hausnartzeko eskatu zieten. “Norbere buruarengandik hasi gaitezke, gure jokaerak hausnartuz. Gure kuadrillarekin jarraitu dezakegu, jarrera matxistak barrez hartu ordez gure desadostasuna adieraziz eta arrazoituz”.

Txosnagunea gune askea, eraso sexistarik gabea, izatea nahi dutela gehitu zuten. “Hori guztion ardura da. Eta gu bezala, gure lagun, kide, ama, alaba, arreba zein bikotekideak gauean kalean aske izatea nahi dugu”, amaitu zuten. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902