Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kanpotik etorritakoek egindako esfortzua azpimarratu du Goiak

Gutxieneko harreman bat edukitzeko egiten den ahalegina eskertzekoa dela adierazi zuen alkateak

Jueves, 29 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

donostia- Gipuzkoako Ostalari-tza Elkarteko lehendakariak, Mikel Ubarretxenak, adierazi zuenez, Donostiako taberna eta jatetxeetan asko dira kanpotik etorri eta lanean ari direnak baina euskara erabiltzeko edo, behintzat, oinarrizko harreman bat edukitzeko gai direnak ere geroz eta gehiago dira.

Hauei zuzendu zitzaien Donostiako alkateak, Eneko Goiak, egindako ahaleginak eskertu nahian. “Esfor-tzu izugarria egiten ari dira kanpotik etorritakoak bezeroekin euskaraz erlazionatzeko eta, dudarik gabe, eskertu behar zaie egindako lana”.

tabernakUbarretxenak azaldu zuenez, gaur egun Donostian 1.300 taberna daude eta horietako 266 atxikitu dira Merkataritzan eta Ostalaritzan ere Euskaraz egitasmora. Nahiz eta kopurua oso nabarmena ez izan, Ubarretxenaren hitzetan taberna eta jatetxetan euskararekiko dagoen konpromezua geroz eta sendoagoa da eta erabilera ere handitzen doa.

San Sebastian SShopeko zuzendaria den Lourdes Lázarok adierazi zuen saltokietan egitasmoak ere oso harrera ona izan duela, euskararen erabilera bermatzea kalitatezko zerbitzua ematen delaren seinale baita. - A.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902