Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bertako produktuen azoka egingo dute larunbatean Beasainen

Beasaingo Udalak antolatzen du azoka eta oraingoan ogia egiten ikasteko tailerra egongo da, besteak beste

Miércoles, 28 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

beasain- Beasaingo Udalak duela hilabete batzuk jarri zuen abian hilabeteko lehenengo asteburuan bertako produktuekin egindako azokaren egitasmoa. Larunbat honetan ere hala izango da eta hainbat ekin-tza egingo dituzte egunean zehar.

Azokaren hasiera 10.00etan izango da eta ordu berean, Javier Arri-eta zegamarraren zur lanketa erakustaldia hasiko da. Arrietak urte asko daramatza lanbide horretan, eta egindako lanak jarriko ditu ikusgai. Era berean, probatu nahi duenak ere horretarako aukera izango du. 11.30ean, berriz, ogia egiten ikasteko tailerrari emango diote hasiera. Eguerdi partean, 13.30ean, lorez apaindutako lehio eta balkoien lehiaketako irabazleei sariak emango dizkiote eta gainera, azokan erosketak egiten dituztenen artean nekazaletxe batean bi lagunentzat asteburu baterako egonaldia zozkatuko da. Azokaren amaiera 14.00etan izango da.

Astean zehar azokara gerturatu ezin direnentzako aukera paregabea da bertako produktuak ezagutu eta erosteko, eta baita saltzaileekin egoteko ere. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902