Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dema plaza inguruko irisgarritasuna hobetuko da

Usurbilgo Udalak Etxebeste eta Hirutasuna kaleetako lanak uztailaren hasieran hasiko ditu

Miércoles, 28 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

uSURBIL- Usurbilgo Udalak Etxebeste eta Hirutasuna kaleetako, dema plaza eta udaletxea bitarteko, urbanizatze obrei ekingo die uztail hasieran, bihar hasi eta igandean amaituko diren Santixabel jaien ondoren.

Iaz Irazu kalean egin ziren lanei segida eman eta gune hortako irisgarritasun zein segurtasun arazoak konponduko dira. Izan ere, gaur egun harri galtzadak sor ditzakeen oztopoak arinduko dira, orain artean dauden harri berberak ebakiz, leunduz eta berrerabiliz. Modu horretan, orain arteko izaera mantentzeko ahalegina egingo dute udal ordezkariek.

Hiru hilabeteEsan bezala, lanak uztaileko lehen egunekin batera hasiko dira, herriko festen ostean, eta bukaera irail bukaerarako aurreikusita dago. Lanak Kale Nagusitik hasiko dira. Guztira hiru hilabeteko lanaldia izango da.

Aurrez aipatu bezala, lanak Irazu kalean iaz hasitako urbaniza-tze lanen segida dira. Lehen faserako 190.000 euro pasatxo erabili baziren, bigarren fase honetarako ia bikoitza inbertituko da, 260.000 euro bideratuko baitira. Jakitera eman dutenez, proiektua eta obren zuzendaritza Inforlur enpresak gidatuko du eta Construcciones Lasuen SA izango da kontratista.

Obrek eragin ditzaketen eragozpenak direla eta, Usurbilgo udaleko ordezkariek aldez aurretik barkamenak eskatu nahi dizkiete bizilagunei. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902