Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Helburura iristen ari gara

Azkoitiko EAJ - 2017(e)ko ekainaren 28a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Azken urteotan, zaborren kudeaketa izan da herri honetan eztabaidarik su-tsuenetariko bat. Zilegitasun osoz batzuk sistema baten eta besteak beste baten alde ibili gara. Hasera batean, denok helburu bakarrarekin, ahalik eta gehien birziklatzea.

Kronologia labur bat eginez, Azkoitin 2004 urtean, gaikako bilketaren datua %19koa zen eta Gipuzkoan berriz %26koa. Garai honetan hasi zen Azkoitiko Udala gaikako bilketarekin, esperientzia pilotu baten baitan organikoa jasotzen edo Garbiguneko zerbitzua eskeintzen.

Horrela, 2013 urtean, azkoitiarrok %33 ko gaikako bilketa egitera iritsi ginen, hau da, 4.691 Tn zaborretik, 1.571 Tn gaika jaso ziren.

2014 urtean, EAJ-PNV oposizioan geunden arren, gaikako bilketaren oinarriak onartu genituen EHBILDUren izenean Udal gobernuan zeudenekin batera, ahalik eta azkarren %70eko gaikako bilketa lortu eta jasotakoaren kalitatea berma-tzeko xedez, besteak beste.

2017 urtea iritsi da eta gaur da eguna, azkoitiarrok %62 gaikako bilketa bidez jasotzen duguna, hau da, ia-ia bere garaian, hau da 2014an, plenoan, gehiengo oso-oso zabal batek onarturiko helburura iristen ari gara.

Kalitateari buruz berriz, duela bi aste, Udalak martxan jarri du kanpaina berri bat, hau da, organikoa hobeto jasotzeko edukiontzi berriak jarri ditu eta gehien kostatzen zaigun gaiakako bilketan, enbasetan alegia, zer eta nola jaso behar den adierazteko etxolak ezarri ditu.

Ikastetxeekin ere urte luzez ari da Udala lanean, Agenda 21 aren barruan, umeetatik gaikako bilketa bultzatzeko ahaleginetan, ikastetxe desberdinetako irakasleekin batera.

Gauzak horrela, gure ustez zaborren kudeaketak eta bereziki gaikako bilketaren gaiak, denon helburua %70 gaikako kalitate oneko bilketa lortzea bada, ez du izan behar egitik urrun dagoen ikamikarako argudio eta aurkari politikoa edozein preziotan kritikatzeko arrazoi. Ez baikaude elkarri mokoka jarduteko karrera batetan baizik eta zabor gutxiago sortu, gaika hobeto jaso eta gehiago birziklatzeko saiakaera kolektibo batetan.

Aizpurutxoko kasua, batzuk zaborren botatzea gaizki egiten dutelako, herri guztiko gaikako bilketa ez kontaminatzeko asmoz zabor guztia batera jaso behar izan den, kasu puntual bat izan da. Ez gehaigo eta ez gutxiago. Udalari dagokiolarik erantzukizunak eskatu eta bere kasuan dagokion neurriak hartzea, aurreko astean Javier Zubizarreta Alkateak argi eta garbi esan zuen moduan.

Edozein kasutan ordea, azkoitiarrok orohar, oso ondo ari gara gaiako bilketan. Hortxe dago %62ko gaikako bilketa datua. Eta guk, EAJ-PNVtik hori balorean jarri nahi dugu herritar guztiak zorionduz eta azkoitiarrok aspalditik hartua dugun ingurumenaren aldeko konpromezuari tinko eutsi diezagun eskatuz.

Udalak egin berri duen moduan, herritarroi berriro ere jakinaraziz, gaikako bilketa zer eta nola egin behar dugun. Horrela bakarrik izango baitugu kalitateko jasoketa eta birziklai tasa gorena, duela urte batzuk elkarrekin adostu genuen %70ko gaiako bilkataren helburua betez. Oso hurbil gaude. Animo eta aurrera beraz!!!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902