Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarautz Pelaiorekin bat eginda

Jai giroa izan da nagusi egunotan zarautzen, baina oraindik festa ez da amaitu. gaur, san pelaio bigarrenean, haur eta gazteen eguna ospatuko da

Ane Rotetaren erreportajea eta argazkiak - 2017(e)ko ekainaren 27a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Lege Zaharraren enparantza jendez beteta.

Lege Zaharraren enparantza jendez beteta.

Galería Noticia

Lege Zaharraren enparantza jendez beteta.

San Pelaioko jaiak Zarauzko herriaren festa kuttunetako batzuk direla argi gelditu da beste urte betez. Igandean euria iritsi zen, eta sanpelaio bezperako ekitaldi nagusietan euriak bere agerraldia egin zuen arren, festa giroa ez zen zapuztu eta zarauztar guztiek alaitasunez bat egin zuten herriko patroiarekin.

Atzo izan zen Pelaio Deunaren egun handia, baina igandean ekin zioten festa giroari zarauztarrek. Iaz lehen aldiz egindako Erraldoi eta Buruhandien Topaketarekin hasi zen eguna, baina 12.00etako txupinazoak eman zion benetako hasiera festari. Ordurako, herriko koadrilak prest zeuden Munoa plazan beren paellak prestatzen ondorengo lehiaketan parte hartzeko. Eta behin tripak beteta, dagoeneko tradizio bihurtu den baltsa karrera egin zen portutik hondartzaraino. Beste behin ere jendearen arreta piztu zuen baltsen lehiaketak eta herriko portua eta hondartza ingurua jendez bete zen gazteen kreatibitatea eta abilezia gertutik ikusteko.

Horren ondoren, elektrotxarangak eta Haurren XXXIX. Agerraldiak alaitu zituen herriko kaleak. Ordura arte eguraldia ondo portatu bazen ere, haurren danborrada Lege Zaharren enparantzara iristen ari zenerako erori ziren lehen tantak. Baina festak ez zuen etenik izan, eta ondoren etorri zen Helduen Danborrada eta Pelaio, Pelaio abesteko ordua. Urtero bezala herritar guztientzat horren berezia den unea bizitzeko garaia.

Gauerdiaren ondoren festak aurrera jarraitu zuen Lege Zaharren enparantzan, Musika plazan eta Munoan, eta atzo ere guztien gozamenerako egitaraua izan zen herri osoan;besteak beste, Musika Bandaren kon-tzertua, txarangak, erromeriak, dantzaldiak eta kontzertuak.

Gaur, berriz, San Pelaioren bigarren eguna ospatuko da, haurren eta gazteen eguna, hain zuzen ere. Hala, haur parkea, apar festa eta haurren-tzako erromeria izango dira Iñurri-tzan arratsaldean, eta gauean Oihan Vega DJarekin gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Bestalde, ohi bezala, Iñurritzako zelaian bertso jaialdia izango da Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabalekin.

Egitaraua

Gaur. Baratxuri-zopa Iñurritza elkartean (5.30), oilasko biltzearen hasiera (6.00), Hiru Klubaren diskofesta Gorritxorekin Lege Zaharren enparantzan (12.00), oilasko biltzearen amaiera (13.30), Iñurritzara kalejira Ustekabe txaranga, Imuntzo trikitilari eskola, buruhandi eta erraldoiekin (17.30), eta ordu berean Iñurritzan nerabeen gunea. 18.00etan Haur parkea eta apar festa Iñurritzan, 19.00etan haurrentzako erromeria DJ Porrurekin eta parrilada, disko festa Oihan Vegarekin Musika plazan (22.30), eta bertso jaialdia Iñurritzan (22.30), eta ondoren, erromeria Eromeria taldearekin. Bihar. Festa eguna Iñurritzan. Txistulariekin diana (9.00), Meza Nagusia (11.00) eta ondoren, hamaiketakoa auzoko jubilatuen-tzat, haur jolasak (11.30), herri kirol jaialdia (19.00), eta Erromeria Oharkaberekin (22.30).

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902