Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Jalgi hadi, hiri nagusira

Euskal Herriko ikastolen federazioak laguntza eman dio Bernat Etxepare Baionako ikastegi berriari

FRANC DOLOSOR - Lunes, 26 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Euskal Herriko ikastolen federazioko presidentea den, Koldo Tellituk, eraikuntza berriaren obrak bisitatu ditu aste honetan.

Euskal Herriko ikastolen federazioko presidentea den, Koldo Tellituk, eraikuntza berriaren obrak bisitatu ditu aste honetan. (F. Dolosor)

Galería Noticia

Euskal Herriko ikastolen federazioko presidentea den, Koldo Tellituk, eraikuntza berriaren obrak bisitatu ditu aste honetan.

Lege babesik ez izan arren, euskarak urrats sendoak ematen ditu Ipar Euskal Herrian ere. Baiona iparrean Bernat Etxepare Seaskaren ikastegi berriaren lanak aurrera doaz eta ateak irailaren 4ean zabalduko ditu. Bertan, sail orokorraz gain, lanbide heziketa euskaraz ikasi ahal izango da lehen aldiz Bidasoa ibaiaren iparraldean.

Bernat Etxepare eraikitzeko hamar milioi euroren inbertsioa egiten ari dira euskaltzaleak. Akitaniako lurralde gobernuak zazpi milioi euro pasa ordainduko ditu lanbide heziketa bere eskumenen artean baitago. Euskal Herriko ikastolen federazioaren elkartasun kutxak 206.000 euroren lagun-tza eman dio Seaskari aste honetan Kanbon dauzkan bulegoak, Hiriburuko ikastola eta lizeo berria eraiki-tzeko.“Bagenekien zeozer erraldoia egiten ari zirela baina Baionara iristean eta kotxetik jaistean sekulako poza sentitu nuen eraikin berria deskubritzean”, dio Koldo Tellituk, Euskal Herri osoko ikastolen federazioko presidenteak. Tellituren arabera, ikastolako kideen baitan dago laguntza ematea: “Printzipio nagusietatik bat da. Urtero ekarpen handia egin dezakegu ehun ikastolen artean, non gauzatu hemen baino hobeto?”.

Zailtasunak zailtasun, Tellituren esanetan pozik egoteko aitzakiarik ere badago. Duela egun batzuk, Araba Euskaraz ospatu zuten Bastidan eta orain proiektu erraldoia lurretik ateratzen ikusten ari dira Lapurdiko hiriburuan. “Alaba txikiak izatetik alaba handiak izateko bidean daude Arabako Errioxa eta Iparraldea”, Tellituren ustez, ahalegin handia egiten baita euskara maila igotzeko bi lurralde horietan ere. Ipar Euskal Herriko ikasleen %10 Seaskaren ikastoletan dabiltza eta urtero emendatze handia izaten da. “Baionako lizeo berria erreferentzia da ikastola txikien sarearen-tzat. Horrelako azpiegiturak sare osoa laguntzen du ikasketa guztiak euskaraz egin daitezkelako orain eta ez bakarrik adin bat arte”.

“Euskararen indarra neurtzen ahal da hemen lortzen baitugu proiektuak egia bilakatzea eta urrats handia baita lanbide heziketa euskaraz eskain-tzea lehen aldiz”, Paxkal Indo Seaskako presidentearen arabera. “Beti bezala, ez ditugu oraindik behar diren baliabideak baina halere aurre egingo diogu xede honi”.

Tira birak gobernuarekin Hur Gorostiagak, Seaskaren zuzendariak, zehaztu duenez bi sail zabalduko dituzte irailean: soziala eta merkataritza. “Frantziako hezkuntza sailak bat bakarrik hartuko du bere gain baina beldurrik gabe guk gure sakeletik ordainduko dugu bigarrena. Gutxienez, hamar ikasle behar dira ikasgelak zabaltzeko, baina guk 5-10 gazteekin ere egingo dugu”, dio Gorostiagak.

Jean Pierre Barrère Hezkuntza ikuskariaren arabera, Frantziako Gobernua prest da baliabide gehiago emateko, baina lehenik ikusi nahi dute zenbat ikaslek emanen duten izena sail berri horietan. Azkenean, aurten hamabost irakasle lanpostu gehiago eman dizkiola Seaskari azpimarratu du ikuskariak.

Bernat Etxepare ikastegiaren estreinaldi ofiziala irailak 16 izango da. Bertan, 400 ikasle hartu ahal izango dituzte baldintza honetan lehen aldiz ikasgelen ondoan izango baitira jantokia eta barnetegia Hendaia, Nafarroa Behera eta Zuberotik datozen gazteak hartzeko. Eraikin berrien ondoan beste lur muturra prestatzen ari dira jadanik ikastetxea laster handitu beharko dutela argi dute eta.

Legebiltzarkide berriak Hauteskunde legegileen ondotik, Florence Lasserre David eta Vincent Bru Lapurdiko diputatu berriekin bilduko dira laster Seaskako arduradunak. “Bildu gara jadanik baina berriz egingo dugu laguntza eman dezaten eta behintzat ez dezaten oztoporik jarri galdetzeko”, dio Gorostiagak. “Gure mezua ezagutzen dute Herri Urratseko ekitaldi ofizialean parte hartu baizuten hautagai guztiek”, gaineratu du. Hizkuntz gutxituak bultza-tzeko esperimentazioak egin litezkela aurreikusten du Frantziako legeak eta hori Euskal Herrian aplikatu behar dela eskatu dute euskaltzaleek. “Egingarria da eta badakigu nola egin”, dio Indok. Euskara irakasteaz gain, eskola batzuek armen erabilera bultzatzen dutela adierazi du berriki Jean Lassalle Iparraldeko hirugarren diputatuak. Halere barkamena eskatu die euskaltzaleei akatsa egin duela onartuta. Kanpaina bukatu denez, baliteke bi aldeak biltzea datozen egunetan harremanak berpizteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902