Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Letra zaharrak, doinu berriak

Iñaki Zabaleta musikari oiartzuarrak ‘Ibar ixil batean’ izeneko diskoa kaleratu du, bakarkako bosgarren lana. Uztailaren 8an aurkeztuko du herrian ospatuko duten folklore astearen baitan.

M.E. Osésen erreportajea. Iker Azurmendiren argazkia - Lunes, 26 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

Iñaki Zabaleta.

Iñaki Zabaleta.

Galería Noticia

Iñaki Zabaleta.

bakarkako bosgarren lana plazaratu du Iñaki Zabaleta abeslari eta konpositore oiartzuarrak (1949) Ibar ixil bateanizenburupean. Aurrekoetan bezala, euskal bertso eta olerkiak izan ditu ardatz eta letra zaharrei doinu berriak jarri dizkie. Melodia leun eta zainduak nabarmentzen dira Oiartzungo herriari eskainitako kantuak ere protagonista dituen lan honetan. Guztira hamabi abestik osatzen dute jada salgai dagoen lana eta Zabaletak berak ekoiztu duena.

Oiartzungo mendietan IIahotsik gabeko melodiak, alde batetik, eta Basarriren Oiartzun zarrari kantuzbertsoen moldaketak, bestetik, leku garrantzitsua dute lan berrian eta abeslariak herriari dion atxikimendua agerian uzten dute. Xabier Lete olerkariaren Neguan izan zenpoemari ere musika jarri dio. Izan ere, hori izan zen lan honen abiapuntua.

“Beste disko bat sortzea aspaldiko nahia zen eta Leteren Neguan izan zenirakurri nuenean, letra horiei musika jartzeko beharra sentitu nuen. Hori izan zen disko honetarako sortutako lehen doinua”, azaldu du Zabaletak. Leteren egile-eskubideak dituen Joxan Artzeren oniritzia jaso zuen olerkia grabatu ahal izateko: “Sortutako melodiaren edertasuna azpimarratu zuen”.

Diskoaren beste abiapuntua egun bizi dugun errefuxiatuen drama izan zen eta gurasoekin batera eta beste ezer gabe etxea eta herria utzi behar izan duten haurren egoera: “Ume horien egoera deskribatzeko hitzik ez neukan, baina musika bera adierazgarriagoa da horrelakoetan sentimenduak azaleratzeko. Horrela sortu zen Errefuxiatuaren haurtxoari hitz gabeko sehaska-kanta”.

AUtoekoizpenaDuela urte eta erdi izan zen hori eta ordutik egindako lana gogorra izan dela nabarmendu du musikariak, ekoizpena bere gain hartu baitu: “Grabatzeko azken erabakia hartzea zaila izan zen”. Juantxo Zeberio Etxetxipia lagun izan du prozesu horretan, hark egin baititu kantuen moldaketak eta lan honen produkzioa eta zuzendaritza hartu ditu bere gain.

Haren lana eta baita grabaketan parte hartu duten gainerako musikariena ere nabarmendu du Zabaletak eta emaitzarekin gustura dago: “Merezi izan du”. Manu Muniategiandikoetxea sortzailearen kolaborazioa ere izan du, harenak baitira diskoaren kanpoko zein barruko diseinua.

Aurreko lanetan argitaratutako kantu batzuen bertsio berriak ere ekoiztu ditu lan honetan, Jean Baptiste Elissambururen Apexa eta loreaeta Aingeru bati olerkietan oinarritutakoak eta Zabaletak berak sortutako Erronkari, besteak beste. Oiartzunen bertan egingo du abeslariak lan berriaren zuzeneko aurkezpena jendaurrean uztailaren 8an, herrian ospatuko duten folklore astearen baitan.

Ibilbidea1949. urtean Bergaran jaioa, Oiartzunen hezi eta hazitakoa da Iñaki Zabaleta, aspaldian Donostian bizi bada ere. Gitarra lagun zuela hasi zen herriz herri abesten 1970.eko hamarkadan eta ordukoa da bere lehen diskoa, Euskal Herriko kantu zaharrak(Philips, 1974). Oskarbi taldean aritu zen ondoren sei urtetan zehar eta taldearen Olentzero(Elkar, 1976), Hitz urri batzuk(Elkar, 1976) eta Euskara eta Txakoliña(Elkar, 1979) lanetan parte hartu zuen. Taldearekin makina bat emanaldi ere eman zituen urte haietan eta Madrilgo Ateneoan ere kontzertua eskaini zuten.

Bakarkako lanei ekin zien ondoren Nafarroatik zehar(IZ, 1982) diskoarekin, Jorge de Riezu fraideak bildutako Aita Donostiaren kantuetan oinarrituta. Hemeretzi(Elkar, 1988) heldu zen ondoren, mende horretako poesia eta bereziki Elissamburu olerkariaren lanak ardatz hartuta. 2002. urtean heldu zen hurrengo diskoa, orain arteko azkena, Amodioa zer dan(IZ), XVI. mendeko eta orain arteko amodiozko olerki eta bertsoetan oinarrituta.

‘Ibar ixil batean’

1. Xoritua nurat hua.

2. Adios izar eder.

3. Aingeru bati.

4. Igarondo.

5. Lo lo nere maitea.

6. Errefuxiatuaren haurtxoari hitz gabeko sehaska-kanta.

7. Apexa eta lorea.

8. Oiartzungo mendietan II.

9. Solveig kanta.

10. Oiartzun zarrari kantuz.

11. Neguan izan zen.

12. Erronkari.


Produkzioa, zuzendaritza eta moldaketak. Juantxo Zeberio Etxetxipia.

Musikariak: Juantxo Zeberio Etxetxipia (pianoa eta teklatua), Anjel Unzu (bouzuki, gitarra, perkusioa), Pello Ramirez (soinua, txeloa), Iosu Salbide (txirula, gaita, flauta), Xabier Zeberio (biolina, nickelarpa), Amaiur Cajaraville (kontrabaxoa), Malentxo Zeberio (koroak).

Azalaren diseinua: Manu Muniategiandikoetxea.

Grabazioa: Mecca estudioetan grabatua eta nahastua.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902