Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarauztarrek San Pelaio jaiei ekingo diete gaur

Erraldoien topaketa, eta Haurren eta Helduen Danborradak izango dira gaurko ekitaldi nagusiak

Domingo, 25 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Zarautz- Zelai Ondoko eta Iñurritzako jaiekin motorrak berotu ondoren, Zarauzko San Pelaio patroiaren festa kuttunak hasiko dira gaur, eta asteartera arte jai giroa nagusituko da kaleetan.

Goizeko 11.00etan hasiko da festa bigarren urtez egingo den Erraldoi eta Buruhandien Topaketarekin eta bertan izango dira Hondarribiako Izugarriak, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoiak eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkartea. Horren ondoren suziriarekin eta txupinazoarekin batera lehertuko da festa udaletxeko balkoian. Bien bitartean, alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko danbor nagusiari.

Munoan ere, noski, goizetik nabarituko da jai giroa eta 12.00etan ekingo diote paella lehiaketari. Tripak bete ostean, tradizioa bihurtu den baltsa karrera egingo da portutik Munoara, 17.30ean hasita, eta ondoren elektrotxarangarekin poteoa izango da.

Zarauzko txikienek ere, urtero bezala, izango dute beren protagonismoa eta 18.30ean hasiko da Haurren XXXIX. Agerraldia. Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik lau konpainia aterako dira eta 20.00etarako denak Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira.

Gauean helduen txanda helduko da eta 23.00etan hasiko da danborrada nagusia, Geltoki parketik irtenda, gauerdia iristerako Lege Zaharren enparantzan herritar guztiak Pelaioren ereserkia abesteko. Horren ondoren, festak ez du etenik izango. Musika plazan Drindots taldearen dantzaldia izango da eta Munoan, Skasti eta DJ Nuria Stringen emanaldiak. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902