Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzunen informazio turistikoa emango da berriz

Doneztebe plazan kokatuta dagoen ofizina, egunero, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra zabalik egongo da

Domingo, 25 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

oiartzun- Oiartzungo Informazio Puntu Turistikoa datorren uztailaren 1ean irekiko da eta, uztaila eta abuztu osoan egongo da irekita. Honela, Oiartzun ezagutzera etortzen diren bisitariek behar duten informazio guztia jaso ahal izango dute Doneztebe plazan bertan kokatuta dagoen bulegoan, Fermiñene eraikinean (Aialde, 2).

Abuztuaren 31 arte informazio puntuak izango duen arreta-ordutegia honakoa izango da: egunero 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.

Oiartzun herriak bisitarientzako eskaintza zabala du. Hiru museoz gain (Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa, Luberri Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze Gunea), Aiako Harria Parke Naturalaren barruan ibilbide homologatu ugari egin daitezke.

Gainera, Parke Naturalaren barruan, multzo megalitiko ugari aurki daitezke eta oso erraza da hauetara iristea. Hauen artean Sorondo, Egiar, Oialeku eta Bianditzeko ibilbideak daude. Beste aukera bat Bidasoako Kontrabandisten Ibilbide zirkularra da. XX. mendearen erdialdean kontrabandorako igarobide garrantzitsuak izan ziren hainbat mendi eta bidexkak, eta Oiartzunen Arritxulo aterpea geldiunetako bat zen. Bizikletaz zein oinez egin daiteke.

Beste ibilbide interesgarria eta erraza Arditurriko Bide Berdea da. Zazpi kilometrotan zehar Oiartzun ibaiaren parean doa, adin guztien-tzako moduko ibilbidea da, ia maldarik ez baitu. Oinezkoentzat, txirrindularientzat edo patinatzaileentzat egokia da, eta gainera ibilbidea Donostian has daiteke.

Horiek guztiak gastronomia eta ostatu eskaintza zabalarekin batera, Oiartzun herria erakargarri egiten du turistentzat, eskualde osoa, Donostia edota Gipuzkoa osoa bisitatzeko aproposa baita.

Halaber, informazio puntu honetatik pasatzen den orok orain dela oso gutxi kaleratu den Oiartzungo plano turistikoa eskuratu dezake, diseinu berritua eta herriko informazio zabala jasotzen duena. Doakoa da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902