Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Legorretan harro’ ekimena ospatuko dute asteartean

Legorretako Udaleko Berdintasun taldeak hitzaldi eta pelikula bat antolatu ditu aniztasuna bultzatzeko

Domingo, 25 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

legorreta- Sexu Askapenerako nazioarteko eguna bezala dago datatuta datorren asteazkena, hilak 28. Legorretako herriak ere bat egingo du horrekin eta lehenengo aldiz Legorretan Harro eguna ospatuko dute herrian. Udaleko Berdintasun Taldeak hitzaldi eta pelikula baten emanaldia antolatu ditu: “Bereziki herri txikietan orientazio sexual anitzen inguruan dauden tabuak, erasoak eta zailtasunak hausteko eta ikustarazteko helburua du ekimen honek”, agertu dute antola-tzaileek.

Horrela, asteartean Goierriko Zubia taldeko Ander Matxain kideak hitzaldi dinamikoa eskainiko du orientazio sexualaren inguruan. Oraindik ere gizartean errotuta egon daitezkeen aurreiritziak eta tabuak ere aztertuko ditu eta bere esperientziaren inguruan ere arituko da. Hitzaldia udaletxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 18.00etan. Iluntzeko 21.00-etan, berriz, Herri Antzokian Breakfast on Pluto filma izango da ikusgai. Nail Jordanen drama komedia bat da, eta hamabi urtetik gorakoentzat dago gomendatua.

Era berean, programa honen barruan asteazkenean Donostian izango den manifestaziora joateko gonbitea ere zabaldu nahi izan dute. Bestalde, Beasaingo I. Transzikloa ere bere amaierara iristear dago, eta datorren ostiralean izango da amaierako jaialdia. LGTBI+ kolektiboei ikusgarritasuna eta lekua emango diete bertan, errespetua oinarri izanik. Bertara agertzeko gonbita ere zabaldu die herritarrei. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902