Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Legealdi planean jasotako proiektuen erdiak martxan daude Beasainen”

Udal gobernuak legegintzaldiko bi urteen balorazio positiboa egin du

M. Aranburu - Domingo, 25 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Ikolan-lanaldirekin batera Beasaingo Udalak langabetuentzako ikastaroak hitzartu dituzte.

Ikolan-lanaldirekin batera Beasaingo Udalak langabetuentzako ikastaroak hitzartu dituzte.

Galería Noticia

Ikolan-lanaldirekin batera Beasaingo Udalak langabetuentzako ikastaroak hitzartu dituzte.

beasain- Beasaingo Udal Gobernua agintaldiaren erdira iritsi da eta bi urte hauen inguruko balorazioa egin du EAJ alderdiak. “Lehen egunetik herritarren behar eta eskariei eran-tzutea izan da Gobernuaren helburu nagusia, pertsonen ongizatea, enplegu sustapena, herri erosoagoa, atseginagoa eta herritarrei egokitutakoa eraikitzea eta Beasain gure kulturaren sustatzaile izatea ardatz estrategiko hartuta”, nabarmendu du gehiengo osoz gobernatzen duen alderdiak. Aitor Aldasoro Beasaingo alkatearen hitzetan, “intentsitate handiko” bi urte izan dira, baina “pozik daude lehen bi urte hauetan egindako lanarekin”.

Alkateak gogora ekarri nahi izan du egunerokotasunean eraginkorragoak izaten laguntzeko Udalean ezarri zuten egitura berria: “Erabakiak eztabaidatzeko, adosteko eta har-tzeko denborak murriztu ditugu”. Bestalde, gardentasunaren inguruan nabarmendu du “inoiz baino informazio gehiago partekatzen” dela.

Legegintzaldi hasieran zerrenda egin ohi da egin nahi diren proiektuekin. “Martxan jarritako proiektuen erdia baino gehiago gauzatu ditugu”, agertu du Aldasorok eta gaineratu du “garapen sozioekonomikoa bermatzeko, enpleguaren eta tokiko ekonomiaren sustapena lehenetsi” dituela Gobernuak.

hainbat proiektuBi urte hauetan hamaika proiektu jarri dituzte martxan. Esaterako, enplegu plana eta Ikolan-lanaldirekin hitzartutako langabetuentzako ikastaroak. Bertan, dagoeneko, 62 pertsonek izena eman dute eta 23k jaso dute formakuntza. Goieki Garapen Agentziaren bidez ere zenbait gai zehatzen inguruko formakuntza ikastaroak jarri ziren martxan eta horrez gain, Anezka, ekintzaile berrientzako zerbitzu enpresa gunea ireki zen. Lehenengo sektoreari ere egin diote lekua, izan ere, hilabeteroko lehen larunbatean garaian garaiko produktuen azoka berezia egiten da, “tokiko produktu eta ekoizleak balioan jartzeko”.

Pertsonen ongizatea bermatu eta sustatzeko hainbat ekimen abiatu dituzte: Agipaserekin famili barruko gatazken kudeaketarako aholkularitza zerbitzua;Goiz Alzheimer gaixotasunaren atzemate goiztiarrerako tokiko programa;Ondo ibili ondo izanjarduera eta, honekin lotuta, kirol kontsultategia Antzizar kiroldegian;Beasain Lagunkoiahirugarren adinekoen parte-hartze programa;Arangoitiko psikogeriatriako plaza berriak;jolas parkeen egoki-tzapena;kirola praktikatzeko makina berriak Barandiaran parkean eta kalistenia eremua kalean ariketa fisikoa egin ahal izateko. Gainera, Loinaz futbol zelaiko belar aldaketaren proiektua aurrera eraman dute.

Kulturan, Igartza Musika zikloa eta Igartza Musika beka sortu dituzte musikari berrientzat, eta euskararen erabilera indartzeko hizkuntza errefortzu zerbitzuak jarri dira martxan. Horiez gain, Ezkiaga auzoen bi igogailu eraiki dituzte, hiriko altzari eta lorategien mantenua, auzoetan hobekuntzak egin dituzte, TAOa ordaintzeko mugikorrerako aplikazio berria sortu dute eta informaziorako panel itsu berriak jarri dituzte.

Udal Gobernuak gaineratu du “gogor lanean” jarraituko duela herritarrei aukera berriak sortu eta etorkizuna elkarlanean eratzeko asmoz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902