Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Santa Klarako mojei, esker onez

Xabier Txurruka Zarauzko Alkatea - Domingo, 25 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:02h

1611n Lermatik Zarautzera etorri eta harrezkero Narrosen bizi ziren mojak 1625ean sartu ziren egun ezagutzen dugun Santa Klara komentuan klausuran bizitzera. Lau mende bizi izan zarete Klaratarrak Zarautzen, otoitz-giroan behartsuenei laguntzen. Santa Klarako mojek, klausurako bizitza xume horrez gain, auzoarekin, herriarekin, kulturarekin, hezkuntza eta hizkuntzarekin azken lau mendeotan agertu duzuen konpromisoa eta lotura goraipatu nahi nituzke. Gehienak Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritakoak bazarete ere, ezin ahaztu Zarautzen bertan jaiotakoak izan direla moja asko eta asko. Gaur egun bertan zaudeten erdiak bezalaxe.

Jainkoari eskainitako bizitza oso bat. Otoitzaren bitartez Jainkoarekin bat egitea aukeratu zenuten, Santa Klarak bezala. Bizitza apala, soila eta isila;Klaratarrek, barnera bilduz, otoitzari eskaini diozue bizitza, horixe izan baita zuen funtsa eta ildo nagusia. Baina bizitzan zehar, egunero izan dituzue, bai komunitatean bertan eta baita komunitatetik kanpo ere, herritarrekin harreman zuzena izatera bultzatu zaituzten beste jarduera eta “ofizio” batzuk: txiroei emandako arreta, baratza-lanak… Eta zenbat zarauztarrek eskatu ote dizueten laguntza arropak josteko, bordatzeko, puntillak egiteko… eta horrelako lanetarako. Ezin aipatu gabe utzi egun jakin baterako eguraldi ona eskatzeko hamahiru arrautzako dozenak eramateko tradizio bihurtutako ohitura ere. Gure herriaren historiaren parte zarete.

Garrantzitsua izan da beti, eta oraindik ere hala da, Klaratarren inguruan, zuen elizaren baitan sortutako kristau elkartearen jarduna ere, auzotarrekin eta herritarrekin konprometituta dagoena.

Jakin dugu hil honen bukaeran Zarauzko komentua utzi eta Oñatikora zoaztela. Azken lau mendeotako harreman estu hori ospatzeko eta egindako lan guztiagatik zuei eskerrak emateko, Zarauzko Txinpirin, Gazte Abesbatza eta Zarautz Abesbatzaren eskutik Santa Klara elizan, ostiral honetan, arratsaldeko zazpietan ospatuko dugun Agur Kontzertura gonbidatu nahi nituzke zarauztarrak.

Bukatu aurretik, azken bi urteotan zuekin, Zarauzko Arreba Klaratarrekin solasean jarduteko aukera izan dudan une horietan agertu izan didazuen borondatearekin bat eginda, jakinarazi nahi dizuet lanean ari naizela eta arituko naizela guztion nahia den hori lortzeko. Hementxe nauzue, laguntzeko prest.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902