Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Pedro jaietako afarirako txartelak bihar izango dira salgai

Sábado, 24 de Junio de 2017 - Actualizado a las 19:28h

AIA – Aiako Elkano auzoko San Pedro jaiak ekainaren 28an hasi eta uztailaren 2ra arte luzatuko dira, eta ohi bezala, afaria egingo da;hain zuzen ere, uztailaren 1ean 21.30ean. Afarirako txartelen salmenta bihar egingo da, 12.00etatik 13.30era Elkano elkartean. Helduentzako prezioa 25 eurokoa izango da, eta haurrentzakoa, berriz, 15 eurokoa. Afaldu ahal izateko txartela eramatea beharrezkoa izango da. – A.R.

Orioko Ikastolak triatloi herrikoia antolatu du gaur arratsalderako

ORIO – Orioko Ikastolak bederatzigarrenez antolatu du triatloi herrikoia San Pedro jaietako programaren barruan eta gaur egingo da proba. Bi kategoria izango dira: gaztetxoak eta helduak. Gaztetxoak 17.00etan hasiko dira, eta helduak, berriz, 17.20ean. Gaztetxoak LH4, LH5 eta LH6koak izango dira, eta helduak 2004ean edo lehenago jaiotakoak. Proba herri barruan jokatuko da eta Ikastolan hasi eta bukatuko da. – A.R.

Auto klasikoak ikusi ahal izango dira gaur Zarautz eta Getarian

GETARIA – Donostia-San Sebastian Circuit Spirit Urola Kostara hurbilduko da asteburuan eta gaur iraganeko autoak ikusteko aukera izango da Getarian eta Zarautzen. 13.00etatik aurrera izango dira Getariako frontoian 70 auto klasikoak eta Harritarteko aparkalekuan eta polikiroldegian egingo dute atsedenaldia. Arratsaldean, berriz, 18.00etatik 23.00etara Zarauzko Lege Zaharren enparantzan ikusi ahal izango dira. – A.R.

Sanpelaioko danborradak zuzenean eskainiko ditu Erlok

ZARAUTZ – Bihar hasiko dira San Pelaioko festak Zarautzen. Eguneko ekitaldi nagusiak Haurren eta Helduen Danborradak izango dira, eta aurten, lehendabiziko aldiz, bi agerraldiak zuzenean eskainiko ditu Erlo telebistak streaming bidez, erlotelebista.eus webgunean eta telebistan. Haurren XXXIX. Agerraldia 19.30etik aurrera ikusi ahal izango da, eta Helduen Danborrada, berriz, gaueko 23.30ean. – A.R. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902