Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Leire Vallejok irabazi du IV. Pegatina Lehiaketa

Alkohol gehiegi edatearen kontrako lehiaketa irabazi du eta pegatinak bihar banatuko dira malekoian

Sábado, 24 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Pegatina irabazlea.

Pegatina irabazlea. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Pegatina irabazlea.

Zarautz- Zarauzko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak festetan alkohol gehiegi edatearen kontrako umorezko pegatina lehiaketa antolatu du laugarren urtez eta aurtengo irabazlea Leire Vallejo Marquez izan da.

Nahikuazu, burua zaindu lemapean, kartel irabazleak koloreak nahasten ditu, gehiegizko alkohol kontsumoa edatean sortzen den zorabioaren efektua lortuz. Bigarren saria, berriz, Aitor Garcia Burciok lortu du.

Pegatinak bihar, San Pelaio bezperan, malekoian jarriko diren mahai informatibo eta tabernetan banatuko dira, triptiko batekin batera. Izan ere, Udalak ekainaren 25ean, alde batetik, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz sentsibilizatu, informatu eta arreta hartzeko kanpaina egingo du, Sasoia elkartearen bidez. Bestalde, 00.00etatik 3.30era, aurreko urteetan bezala, Testing izeneko drogei buruzko informazio eta analisi zerbitzua eskainiko dute Munoan, txosna gunean. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902