Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Legazpiko Uztaila Kulturala ekitaldi askorekin eta izen berriarekin dator

Uztakale izena eman diote eta asteartean hasiko da, haurrentzako jolasekin eta apar festa batekin

Sábado, 24 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

legazpi- Legazpiko Udalak Uztaila Kulturala programaren aurtengo egitaraua aurkeztu du. Ekimen hau 1999an jaio zen, herritarrei eta bisitariei uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera emateko. Uda izanik ekitaldi ia guztiak kalean egiten direnez, aurten izena aldatu diote: Uztaila Kulturala egitasmoak Uztakale izena hartu du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailaren eta Eusko Jaurlari-tzaren Kale Antzerkia Bultzatuz programaren laguntza du.

Uztakaleko lehen ekitaldiak datorren asteartean izango dira: haurrentzako jolasak eta apar festa egongo dira, Euskal Herria plazan. 4-11 urte bitarteko haurrek Sorgintxulok prestatutako jolasetan parte hartuko dute eta, ondoren, apar festa egingo dute. Ekitaldia 18.00etan hasi eta 20.00etan bukatuko da. Eguraldi txarra egiten badu, Azoka gunean egingo dute. Ekintza hau Gazteria zerbitzuak bideratu du, haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko programaren barne.

Nesken kontzertua Asteazkenean, berriz, Erein taldeak kontzertua egingo du Laubide auzoko oinezkoentzako gunean. Eguraldi txarra egiten badu, kontzertua Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan izango da. Erein taldea lau neskek osatzen dute, bat legazpiarra da, eta beraien emanaldia 19.30ean hasiko da. Ostegunean, 19.00etan, erraldoiak eta buruhandiak kalera irtengo dira, Urolatarrak txarangak lagunduta. Erdiguneko kaleetan ibiliko dira.

Ostiralean, berriz, bi ekitaldi egongo dira. 19.00etan Legazpiko musika bandak kalejira egingo du. Banda, bere 150. urteurrenean, auzoetan ere kalejirak egiten ari da. Oraingo honetan, San Inazio, Itxaropen, Bikuñaenea eta Aizkorrin joko du.

Datorren asteko ekitaldiekin buka-tzeko, 22.30ean Ikatza argazki elkarteko kideek emanaldia eskainiko dute Azoka gunean. Emanaldiaren izenburua Legazpiren xarmada. Ikatza elkartekoek ostiralero (uztaileko azken astean ez ezik) ikus-en-tzunezko bat eskainiko dute. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902