Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kioskoaren alde agertutako pintaketak gaitzetsi dituzte

Lezoko Udalak garbiketarako herritar guztien artean 3.000 euro baino gehiago ordaindu behar dela azaldu du

Sábado, 24 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Lezo- Atzo Lezoko kaleetan kioskoaren eraisketaren kontra agertutako pintaketen harira, Udalak irmoki gaitzetsi ditu aipatutako ekintzak. “Ez da lehen aldia herrian pintaketak egiten dituztela eta horien garbiketa kostuak, gainera, guztion poltsikotik ordaindu” behar direla nabarmendu dute. Hori dela eta, Udaletik errespetua eskatu dute eremu publikoekiko eta gainerako herritarrekiko.

Era berean, atzo bidalitako oharrean jakinarazi zuten azken pintaketa horien garbiketak 3.321,87 euroko kostua izango dutela, “lezoar guztien poltsikotik ordainduko beharko direnak”. “Hori ez da zilegi”, azpimarratu zuten.

Egoera txarreanPintaketen edukiei erreferentzi eginez eta gaia argitze aldera, Udaletik jakinarazi zuten, Goiko plazan zegoen kioskoa segurtasunagatik aste honetan eraitsi dela. Izan ere, aipatu zutenez, “hainbat gaztek kioskoa hartu eta berritzeko erabakia hartu zuten, Udalean eskaerarik egin gabe”. Horren aurrean, eta kioskoa egoera onean ez zegoela jakinik, udal arkitektoak kioskoari buruzko txosten teknikoa egin zuen, kioskoan egoki-tzapen lanetan zebiltzan gazteen-tzat bertan aritzea arriskutsua izan zitekeelako.

Txosten teknikoak dio eraikina ez zegoela egoera onean eta ez zela segurua gazteentzat bertan ibiltzea. “Hori dela eta, herritarren eta bereziki gazte horien segurtasuna berma-tzeko kioskora inor ez sartzeko agindua eman zen eta atzo (ostegunarengatik) kioskoa eraitsia izan zen”, azaldu zuten.

Udaletik gehitu zutenez, ezer gertatu izan balitz erantzukizuna Udalarena litzateke, eta guztiaren gainetik, Udalaren ardura eta bete behar nagusia da herritarren segurtasuna bermatzea. Eta horregatik eraitsi zuten kioskoa. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902