Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Akelarrea sutan

Hernani astelehenera arte bere festa ezagunetan eta preziatuetan murgilduta egongo da. Atzo, San Juan bezpera izanik, beti bezala sua eta Akelarrea izan ziren nagusi.

Aitziber Mugaren erreportajea. Javier Colmeneroren argazkiak - Sábado, 24 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Gazte bat sua saltatzen

Galería Noticia

Gazte bat sua saltatzen

Eguerdian San Joan konpartsak, aurtengo omenduak, suziria bota zuenean ofizialki hasi ziren atzo Hernaniko jaiak. Hamaika ekitaldi egongo dira datozen hiru egunetan, astelehena arte, eta horietako batzuk herriko sustraietan oso erroturik daude, hala nola Azeri dantza eta txarangak. Baina, festetako ekitaldirik magikoenak Akelarrea eta San Joan sua dira.

Atzo lehenengo aldiz Akelarrea bitan banatu zen. 18.00ak aldera, haur eta gaztetxoen sorgin, ipotx, galtzagorri eta gainontzeko pertsonai mitologikoen konpartsa atera zen. Ordu erdi beranduago sorginak, akerra, deabruak eta bestelako pertsonai nagusiak atera ziren beren dantzekin herriko kaleetatik Gudarien plazara bi ordu beranduago iritsi arte. Bertan egiten duten an-tzerkian sorginak suan erretzea zigortzen dituzte, baina sua piztu aurretik konjuruak epaiketaren protagonista guztiak orgia batean parte hartzera behartzen ditu. Publikoaren oihuak gazteek arropa kentzen hasi zirenean areagotu ziren. Jendea aker atera zenean ere oihuak eta txaloak eman zituen.

Bitartean, herriko hainbat abesba-tzek (Kantuz, Ozenki eta Hernaniko Ohitura Zaharren San Joan erronda) Kaxkoan beren emanaldiak eskaintzen zituzten. Salbea eta Hernaniko Musika Bandaren San Joan Martxa, sua piztu aurretik egondako beste bi ekitaldi izan ziren.

Sua pizterakoan txistularien laguntzarekin herritar aurreskua eta euskal dantzen denbora iritsi zen. Azkenik, Urdiaingo kantaitaren txanda iritsi zen eta udako solztizioari uzta oparoak eskatu zizkioten.

OharraUdaletik jakinarazi dutenez, bihar eta etzi sokamuturra egingo da 7.30etik 9.00etara. Ibilbidea ondorengoa izango da: Gudarien plaza, Andre kalea, Felipe Sagarna Zapa kalea eta Kale Nagusia. Horregatik arretaz jokatzeko neurriak hartzeko eskatzen du, alegia ataria barrutik giltzatua egotea kalteak saihesteko eta bizilagunak kalera ez ateratzea ekitaldiak irauten duen bitartean. Komertzio eta lokalei ere jakinarazpena egin zaie dagozkien neurriak har ditzaten ekitaldiak sor ditzakeen kalteak ekiditeko. Baita ere, gogorazten dute 16 urtetik beherakoek ezin dutela ekitaldi honetan parte hartu.

Gaurko egitaraua

9.00. Diana. Musika eta Txistulari bandak.

11.00. Meza Nagusia San Joan Bataiatzailearen parrokian.

11.30. Santa Barbara eta Etxeberri haurren danborrada.

12.00. Txistulari banda Gudarien plazan.

13.15. Musika banda Gudarien plazan.

16.30. San Joanetako I. mus txapelketa Gay Mur eraikinean.

17.30. Malas Compañías zirkua Urbietan.

18.00. Dantza askatuaren txapelketa Gudarien plazan.

18.30. Kulturarteko dantza emanaldia Urbietan.

19.30. Euskal udaberria kalera bakea eta askatasuna irabaztera manifestazioa

19.30. Aerorrumba Urbietan.

21.00. Reggae kontzertua Ezkiagan.

22.00. Reggae gaua Txosna Gunean

23.00. Karaokea Txosna Gunean.

23.15. Xalaparta txaranga.

23.30. Zezen suzkoak Zinkoenean.

00.00. Itziarren Semeak taldearen kontzertua Urbieta kalean.

00.00. Erromeria, dultzaineroak eta Larrain dantza Plaza Berrin.

Biharko egitaraua

7.00. Diana dultzaineroekin.

7.30. Sokamuturra.

9.00. Azeri dantza.

9.00. Ehiza-txakurren txapelketa Xoxokan.

10.00. Haur parkea Atsegindegi plazan.

10.00. Txu-txu trena Latsunbe auzoan.

11.00. Beti Ola Elizatxo txarangaren irteera.

11.00. Meza Elorrabin.

12.00. Erraldoi eta buruhandiak.

13.00. Koadrilen arteko brindisa eta Txipititxonian taldeari omenaldia Gudarien plazan.

14.00. Bazkaria. Sutu jaiak.

16.30. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak Atsegindegin.

17.00. Pilota txapelketa kiroldegian.

17.30. Pottokak eta zezen txikiak Latsunben.

18.00. Bola jokoa Florida auzoan.

19.00. Betikoak txaranga.

19.30. Fermin Valencia napartarraren eta Patxi Saizen kontzertua Urbietan.

22.00. Rap gaua Txosna Gunean Molotoff rratiak antolatuta.

22.30. Patxi eta konpainia taldearen erromeria Urbieta kalean.

23.00. Gaubela taldearekin berbena Ezkiagan.

00.00. Incansables txarangaren irteera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902