Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mugi Tolosa egitasmoko ibiltariak saritu ditu Udalak

Alkatearen hitzetan, “Herrikide eta Uzturre elkarteko boluntarioei esker ekimena indartu egin da aurten”

2017(e)ko ekainaren 23a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Mugi Tolosa egitasmoko parte-hartzaile eta boluntarioak.

Mugi Tolosa egitasmoko parte-hartzaile eta boluntarioak. (N.G)

Galería Noticia

Mugi Tolosa egitasmoko parte-hartzaile eta boluntarioak.

Tolosa- Urriaren 5ean ekin zion Mugi Tolosaren hirugarren edizioak eta aste honetan, bederatzi hilabete ondoren, eman zaio amaiera. Aurtengo egitasmoaren amaiera baliatuz, ibiltariak saritu ditu Tolosako Udalak eta bisera bana jaso dute hurrengo urtean ere txangoak egiten jarrai dezaten.

Sedentarismoari bizkar eman eta ohitura osasuntsuak lortze aldera diseinatuak dauden zortzi ibilbide egin dituzte parte-hartzaileek edizio honetan asteazkenero 11.00etan Zerkausitik abiatuta. Ez da hori egitasmo honen helburu bakarra, pertsonen arteko harremanak ere landu nahi baitira, taldean ekintzak eginez.

Iturriza, Harizpe eta Beti Gazte jubilatu elkarteen;Ilarki elkartearen;Goienetxe fundazioaren;Guru-tze Gorriarean;Uzturre Asistentzia Gunearen eta Nagusilan adin nagusikoen giza boluntarioen lanari esker eraman da aurrera aurtengo edizioa.

Olatz Peon Tolosako alkateak boluntario guztien lana eskertu du eta, bereziki, Herrikide ikastetxeko ikasleen partaidetza nabarmendu du: “Herrikide eta Uzturre elkartearen arteko lankidetzari esker Mugi Tolosa indartu egin da ikasturte honetan;asteazkenero Herrikideko ikasleak izan baititugu helduei laguntzen”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902