Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Elorsoroko igerilekuko lanak astelehenean hasiko dira

Obrek bakarrik Oiartzungo eremu termoludikoari eragingo diote lehenengo bi egunetan, itxita egongo baita

2017(e)ko ekainaren 23a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Oiartzun- Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko igerileku handia berri-tzeko lanak egingo dira uda honetan, pitzadurak konpontzeko. Ondorioz, astelehenetik irailaren 4a arte itxita egongo da igerileku zerbitzua.

Bitarte horretan, eremu termoludikoaren zerbitzuan ez da aldaketarik izango. Egun batzuetan soilik egongo da itxita, zehazki datorren astelehen eta asteartean, igerilekutik pasatu gabe eremu termoludikora iristeko pasillo bat egingo baita. Igerilekuko lanek kiroldegiko gainerako zerbitzuei ez die eragingo.

Oiartzungo Udalak eta OKISAk igerileku eremuan egin beharreko lanak udan egitea erabaki dute erabiltzaileei ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Data horietan udako igerilekua irekita egongo da.

Gainera, Elorsoroko bazkideek lanek irauten duten bitartean igeri egiteko aukera izan dezaten, Errenteria eta Lezoko Udalekin adostasunera heldu da Oiartzungo Udala. Honela, ekainaren 26tik uztailaren 31ra eta abuztuaren 16tik irailaren 4ra Errenteriako Galtzarabordako igerilekua erabili dezakete dohainik. Abuztuan Galtzaraborda bi astez itxita egoten da, mantenu lanak egin ahal izateko.

Bestalde, Lezoko Altzate igerilekua ere erabili ahal izango dute goizez bakarrik ekainaren 26tik uztailaren 31ra eta abuztuaren 16tik irailaren 4ra, baina Galtzarabordako kiroldegia itxita dagoenean, Altzate egun osoz erabili ahal izango dute. Hau ere dohainik. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902