Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Botanikaren arlora bideratu da Irungo 13. Loidi Ikerketa Beka

Sasiarkazia espezie inbaditzailea aztertuko dute Maddi Mujikak eta Nere Amaia bergararrek

Xabier Sagarzazu - 2017(e)ko ekainaren 23a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Nere Amaia, Josune Gómez zinegotzia eta Maddi Mujika, atzoko agerraldian.

Nere Amaia, Josune Gómez zinegotzia eta Maddi Mujika, atzoko agerraldian. (Xabier Sagarzazu)

Galería Noticia

Nere Amaia, Josune Gómez zinegotzia eta Maddi Mujika, atzoko agerraldian.

irun- Irungo Udalak botanikaren esparruan burutuko den proiektu bati eman dio 13. Jose Antonio Loidi Ikerketa Beka. Zehazki, Maddi Mujika Arrizabalaga eta Nere Amaia Laskurain bergararrenSasiarkazia (robinia pseudoacacia I) espezie inbaditzailearen azterketa dendrokronologikoa Bidasoa Behera eskualdean izenburuko proiektuari.

Bekadun izan diren bi ikerlariekin egindako agerraldian, Josune Gómez, Irungo Euskara arloko zinegotzia “pozik” azaldu zen atzo 2016. urteari zegokion Loidi Bekaren deialdi honek izan duen erantzunarekin. “Hiru proiektu aurkeztu ziren honetara, denak maila oso onekoak, eta epaimahaiak, irabazle suertatu den lana beraren interesaz gain, botanikaren arlokoa izatea ere” bereziki kontuan hartu duela azaldu zuen, “esparru honetako ikerketa lan gutxi baitaude euskaraz”.

konparaketaMaddi Mujikak 22 urte ditu eta Ingurumen Zientzietan graduduna da eta Nere Amaia, Biologian doktorea eta EHUko irakaslea ere bai. Bi bergararrak “oso pozik” agertu ziren Loidi Beka jasotzearekin, eta beraien ikerketaren funtsa “Bidasoaldeko zenbait eremutan sasiarkazia espezie kanpotar eta inbaditzailearen eta espezie autoktonoa den haritzaren arteko presentziaren eboluzioa” aztertuko dutela azaldu zuten.

Sasiarkazia inbaditzailearen eta autoktonoa den haritzaren arteko harremana eta eragina aztertzea izango du helburu lan honek

Horretarako erabiliko dute metodologia dendronologikoa edo “zurezko landare hauen eraztunak aztertu eta batak bestearengan zein bakoitzak bere aldetik denboran zehar izan duten eragina eta hazkuntza ikertzea.

Datozen hamabi hilabeteetan zehar, eta 9.000 euroko diru-horniketari esker, “Siutz eta Erain ikastetxeen ingurutan dauden adin jakin bateko sasiarkazia eta haritzez osatutako eremuetan landaren laginak atera, datuak bildu eta ondorioak” atera ahal izango dituzte.

“Gure hipotesia da denbora pasa ahala haritzak sasiarkaziaren eboluzioa baldintzatzen duela, eta hori egiaztatzen bada, espezie inbaditzaile honen tratamendura begira interesgarriak diren neurriak finkatzea” agian posible izango dela gaineratu zuen Nere Amaiak.

Jose Antonio Loidi Ikerketa Beka 1999. urtean sortu zuen Irungo Udalak, adopzioz eta bihotzez bidasotarra zen Jose Antonio Loidi omen-tzeko. Bi urtean behin ematen da, berak landu zituen esparruetan, hau da, antropologian, filologian, toponimian, literaturan, osasun publikoan, hidrologian eta botanikan euskaraz egindako ikerketak sustatzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902