Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Legazpiarrek ekitaldi asko antolatu dituzte biharko

Arratsaldean armen alardea egingo dute eta Telleriarten haurrentzako jolasak egongo dira

2017(e)ko ekainaren 22a, osteguna - 06:03etan eguneratua

legazpi- Bihar, San Joan bezpera, ekitaldi asko egongo dira Legazpin. Herrigunean armen alardea egingo dute, ondoren sua piztuko dute eta errondailak eta abesbatzak San Joan erronda egingo dute. Telleriarte auzoan, berriz, festak ospatuko dituzte.

Alardeko parte-hartzaileak 18.30ean elkartuko dira Laubide kalean (Maiatza taberna parean). Alardea 19.00etan hasiko da. 19.30ean geldiunea egingo dute Bikuña jauregian eta 20.15ean plazara iritsiko dira. Bertan, parte-hartzaileen zenbaketa egingo dute.

Gauean suaren inguruko ekitaldiak izango dira. 22.20ean txalapartarien deia izango da. Ondoren, txistulariek San Joan zortzikoa joko dute, sua piztuko dute eta herritarrek dantza egingo dute. Gainera, bertso eskolakoek bertsoak abestuko dituzte eta herritarrek Bedaioko Ingurutxoa dantzatuko dute. Bukatzeko, jendeak suaren gainetik salto egingo du eta erromeria egingo dute.

23.30ean Alaitasuna errondailak eta Santikutz abesbatzak San Joan erronda egingo dute erdiguneko kaleetan.

Telleriarteko festak Telleriarte auzoan, berriz, San Joan festak ospatuko dituzte. Bihar, 18.00etan, lore bedeinkatzea egingo dute. Ondoren, 19.00etan, haurrentzako jolasak egongo dira. Larunbatean San Joan eguna ospatuko dute. 10.30ean txistulariek joko dute, 11.00etan meza egongo da, 12.00etan luntx herrikoia eta 14.00etan bazkaria. 18.00etan herriko bandak joko du eta 18.30ean dantzaldia egingo dute trikitilariekin. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902